Dokumentuaren akzioak
Atsuak, Ituren eta Zubietako zomorro
Pena handiz baina beste behin ere ez dut Ituren eta Zubietako inauterietan egoterik izan. Hala ere, saiatu naiz egunkarietan-eta, bertako berri irakurtzen eta irudiak begiratzen. Ederra behar zuen giroa, udaberriko eguraldiaz lagundua, gainera.
Ikusi ditudan argazkietatik, batek ernegatu nau bereziki, eta ez naiz ari motozerrarekin, maskara itsusiz eta gorputz biluztua odoletan ateratzen diren zomorroez (nahiz eta akaso hauek ere zomorrotzat har ditzakegun). Hau izan da argazkia:
(ONDIKOL, Noticias de Navarra)
Azken asteotan irakurri izan ditut han eta hemen "Kontuz, atsuak!" ETBko saioko aktoreen maneren ustezko graziari buruzko kritikak. Niri grazia egiten zidaten hasieran, baina uste dut haien umorea errespetu faltaren mugan dagoela behar baino gehiagotan. Honako honetan beste behin!
Oier Araolazak behin baino gehiagotan idatzi izan du "Space Invaders"-ei buruz (hemen eta hemen, behintzat). Gai honi buruzko, irudigile batek festa batean hartu behar duen paperari eta lekuari buruzko, jardunaldiak ere egin izan ditu Eusko Ikaskuntzak. Horietan María Angeles Sanchez kazetari eta argazkilariak zentzuz zioen: "lehenengo tradizioa, ondoren argazkia!" Atsoek irakurri beharko lukete kronika hori, sikiera! Ez bada Oier-ek twitter-en bota didan beste hau...
@aritzibanez Besteen festan protagonista bihurtu nahia eta besteen lana beren mesedetan erabili nahia da hori.
— Oier Araolaza (@oaraolaza) 2013eko urtren 30a
Ehunka herritarrek (Ituren eta Zubietakoek) haien identidade ikonotzat duten festa baten erdira protagonista asmoekin eta inolako errespeturik gabe sartzea tamalgarria iruditzen zait.
Bestalde, pentsatzen jarrita, Iturengo edo Zubietako zomorroen orga baten itxura hartzen diet nik Maikrux eta Maikarmeni!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean