Dokumentuaren akzioak
Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
Bereziki maiteak ditut Otsagabiko dantzak. Orhipeko zoko horretan gordetako altxor bat iruditzen zaizkit, haien sinbolo izkutuengatik, jantzi berezi horiengatik eta haien urrats eta doinuen edertasun eta indarrarengatik, besteak beste.
Duela urte batzuk, interneteko nabigaldi aspertu horietako batean "Hiruduna" izeneko partiturak trukatzeko webgune batean Huesca-ko jota batekin topo egin nuen "La cachucha" izenekoa. Entzun nuen eta horra nire sorpresa!
Berehala jakinmina piztu eta hor barna katxutxa gehiago ba ote zen kuxkuxeatzeari ekin nion. Eta bai! Badira!
Wikipedian edo Gazteleraren akademiaren hiztegian begiratuz gero ikusiko dugu "Cachucha" XIX. mendeko andaluziako dantza aire ternario bat dela, batzuetan kaskainetekin joa dantzatu izan dena. Hari horri tiraka zenbait kontu interesgarri agertu zaizkit.
Esaterako:
1836 urtean Fanny Essler dantzari alemandarrak, Parisen "Le Diable boiteaux" balletaren baitan eman zuen katxutxa lehenbizikoz (ustez) nazioartean. Garai hartako Andaluzian hedatua zen "Escuela bolera" delakoa, eta dantzatzen zituzten dantzen artean katxutxa agertzen zaigu. Horrelako zerbait dantzatuko zuen Fanny Essler-ek Parisen duela 180 urte inguru.
Garai hartako konpositorea dugu Johan Strauss. Badirudi katxutxak hartu zuela nolabaiteko ospea nazioartean, izan ere, Strauss-ek ere badu berea:
Baina urrutiegi joan gara. Itzul gaitezen berriz Andaluziako dantza doinu horretara. XIX. mendeko aire honetan oinarrituta, badugu Espainiako independentziaren gerrako kantu bat "La Cachucha" izenekoa, hau ere. Dirudienez, kantu hori 1812an berean sortu zuten Cadiz-en Fernando VII.aren zaleak, honako letrarekin:
Yo tengo una cachuchita
Que siempre está suspirando
Y sus aires y suspiros
Se dirigen a Fernando.
Ay vamonos,
Vamonos cachucha mía
Ay vamonos
Vamonos a la Carraca
Hona entzungai:
Dirudienez, kopla eta doinu hori zabalduz eta zabalduz joan zen, garai hartako beste hainbat bezala.
Andaluziatik iberiar penintsulako beste zokoetara ere heldu zen. Esaterako, Segoviara!
Lastrako amabirjinaren erromeria, Arcones - Segovia
Eta segur aski, inora baino ederrago, baita Otsagabira ere!
*Post scriptum (2014/08/20):
Katxutxaren arrastoari segika ameriketara ere heldu gara. Esaterako 1944ean Mexikon errodatutako filmea dugu "El Gran Makakikus". Joaquin Pardave da protagonista bertan eta eszena batean letra gordineko "Katxutxa" hau abesten du:
Dokumentuaren akzioak
Ziur gure artean zer esan be egongo dala!!!!
Julen-ek dioenaren harira, aldiz, nik Otsagabian beti entzun izan diot Txepiri eta besteri, modorron buelta bakarra egiten zutela ezkerrera. Gauza bera Urbeltzi.
Rosa Villafrancak eta Angel Maria Aldayak Otsagabiko dantzei buruz idatzitako liburuan, 50. hamarkadako Moises Elizagaren partiturak agertzen dira eta musikak buelta bakarrerako tartea ematen du. Liburu horretan bertan Julián Mancho dantzari beteranoari egindako elkarrizketaren transkripzio bat agertzen da eta dio: "El baile modorro lo hacen ahora doble baile. Antes no lo hacíamos más que a un lado".
1974. urtean, jakina denez, Patxi Arraras-ek hainbat aldaketa proposatu zituen dantzetan eta 2 buelta sartu zituen lehen bakarra zen tokian, ezkerrera eta gero eskuinera, horretarako musika errepikatuz.
Nik jakinmina dut, jakinmin zintzoa, 2 bueltak alde berera egiteko molde hori nondik atera ote den, ez baitut beste inon aditu edo irakurri.
Beste batetik 1984an Otsagi bertan, Pedro Esarteri egindako entrebista baten, badiño berak be, Arraras joan orduko dantzatuten ebiela buelta birritan eginda, eta biak alde bardiñera ezkerrera.
http://www.youtube.com/watch?v=In6W_x-mOeI
Guzti hau, Aritz Ibañezek egindako artikulu interesgarriari kendu barik iñolako meritua
1970eko hamarkadako grabazio honetan Claudio Villanueva da, Muskildako maiordomoa, ermitako zaintzailea eta dantza-maisua ageri da, eta modorro dantzatzen dute, buelta bakarrarekin.
http://www.dantzan.com/[…]/otsagabia-1970-modorro-ikasten
Doinua doblatzeari buruz aipatzen duzuna Mikel, egia da, maiz gertatzen dela hori gure dantzetan, nahiz eta araua ez den, baina hain zuzen ere, modorron musikari dagokionez, lurrean makilak kolpatuz buelta bakarra eman arren, doinua doblatu egiten da, ondoko urrats eta kolpeetan berriz jotzen baita. Bi buelta eginez gero errepikapen bat gehitzen zaio doinuari, 2tik 3ra pasaz.
Beste alde, barriro diñot ez naizela jakintzua musikan, nahiko desastrea nintzen Soleko klabeagaz!!!. Baña nik hiru parte baño ez dotaz entzutem eta ikusten bideoko modorroan. Beste guztietan, beti errepikatu egieten direz, paloteauak. Hemen buelta bat emoten dabie paluekaz lurren kontra, eta gero birritan paloekaz dantzariek artean.
Ez da beste paloteauetan bezala, edo nik horrela uste dot
- "Hasta que vino este señor que dijo: os dejais una parte en el modorro".
Arraras-ek 2 errepikapen jarri bazizkion modorroaren bueltari eta Otsagabikoek, bere esanetan, parte bat jaten bazuten, horrek esan nahiko luke buelta bakarra ematen zutela lehenago.
Mikelek jarri duen bideoan bertan agertzen da Esart, baita Txepi ere, azkenaldi honetako boboa, eta buelta bakarra ematen dute modorroan.
Errespetu handienarekin diot, eta inori min emateko intentziorik txikienarekin, baina ez da posible Pedro Esart tronpatu izana?
Askotan gertatu da, interpretaziok aldatu dabiezala dantza zatiek, eta diñozun modun Pedro Esartek erratuta egotea.
"Danzas de Ochagavía. 300 años de historia” liburuan (Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaia, 1996) Otsagiko hainbat partitura daude jasota eta haiek begiratzeko eskatu didate Modorro zenbat aldiz errepikatzen den argitze aldera. Transkribapena egin zuten musikoek kontatzen trebeak izan behar zutela-eta, oinarrizko esaldia zenbat aldiz errepikatzen duten kontatzen ibili naiz (oinarrizko esaldia, 4 konpaseko hori, liburu honetako 215. orrialdeko partituran 4 konpasekoa dena):
• 109. Orrialdea (1925, Julián Lumbreras): Modorron edo “Burrunba”n, gure “esaldia” 3 edo 4 aldiz errepikatzen den ez dago argi, doble barra bat jartzen dutelako errepikapena balego bezala, baina bi puntotxoak jarri gabe.
• 133. Orrialdea (1933, Sabino Carlosena): Birritan esaldia eta hori guztia errepikatuta. Hortaz, esaldia 4tan (2ko multiploak).
• 141. Orrialdea (1934, Manuel Viscarret): esaldia lau biderrez eta hasierara (beraz, 4ko multiploak).
• 155. Orrialdea (1941 inguruko partiturak, Jesús Montero). Hau eta anaia Lizarrakoa gaiteroak ziren eta Otsagiko dantzariek eurak kantatu zizkieten dantzak entsaioaren aurreko arratsaldean eta gaiteroek transkribatu egin zituzten. Ez dago argi errepikapenik dagoen, errepikapenetako kutxatxoa eta doble barra daudelako azken konpasean baina puntotxo biak jarri gabe. Edozelan dela ere, azkenean beti inpare aterako litzateke: 3, 5, 7, 9,… aldiz errepikatuko lukete esaldia.
• 168. Orrialdea (1944, José María Larrat): esaldia 4 biderrez errepikatzen da eta hasierara (4ko multiploak).
• 209. Orrialdea (1940-1950. urte ingurukoa, Moisés Elizaga): Elizaga anaia famatuetako bat. Lizarrako bi anaia hauek 40ko hamarkadatik jada jotzen zituzten Otsagiko dantzak. Esaldia lautan egiten zuten eta hasierara bueltatzen ziren (4ko multiploak, hortaz).
Liburuak zera dio: “son las partituras más ricas en apuntes que han aparecido. Ligaduras, repeticiones, terminaciones, etc. enriquecen notablemente el legado, haciéndonos pensar que los intérpretes conocían las danzas a la perfección. A partir de estas partituras queda incluida una parte más, al principio de cada paloteado que, curiosamente, aunque el gaitero la toca, el danzante no la palotea. Solamente marca el ritmo con los pies. En la música actual, el gaitero primero hace una especie de aviso utilizando unos compases de la misma mrlodía; aviso que incluyó Moisés Elizaga en la danza, a partir de …”.
• 215. Orrialdean egungo partitura batzuk daude (“unas partituras de las danzas de Ochagavía que reflejan la manera y forma de interpretación que, en la actualidad, tienen”). Partitura horretan ulertzen dudanaren arabera, 29 aldiz errepikatzen dute esaldi oinarrizkoa (5 + 3 * 8 = 29): “La primera frase 5 veces al empezar, después como está” eta “como está” hori holaxe da: esaldia hirutan errepikatuta eta hasierara joanda 8 aldiz.
Beno, hemendik ia edozein ondorio atera daiteke musikarien eta dantzarien arabera aldatzen direlako errepikapenak denbora pasatu ahala. Aipatutako partituretan, errepikapen kopurua gehienetan 2ren multiploa da (4ko multiploa gehiagotan). Nik jo beharko banu, lautan errepikatuko nuke, lauko hori unitatetzat hartuta eta hori “X” aldiz errepikatuko nuke dantzarien, plazaren eta abarren arabera. Baina… denetariko partiturak daude."
Azkenian, Pedro Esartek fijo baten baño gehiagotan buelta bi emonda dantzatu zebala Modorroa, biak alde berera.
Nik jarraitzen dut pentsatzen, eta Sagardoyk esan dizkidanek ere horretara bideratzen naute, Pedro Esarte tronpatu egin zela datu hori ematerakoan.
Beste zertzelada bat ematearren, Pío eta Julio caro Barojaren "Navarra las 4 estaciones" documentalean Otsagabiko danzanteak agertzen dira Muskildan dantzatzen, Pedro Esarte bera bobo dutela. Modorroa itzuli bakarrarekin egiten dute hor ere: http://www.youtube.com/watch?v=ta4j_sywmiE (1971ko bideoa da hori, Arraras-ek 1974. urtean aldatu zien modorroa).
-Haciamos el mismo giro
-¿Siempre el mismo Giro?, ¿hacia que lado?
- A la izquierda........salías con una MODORREA!!!!!!!!!
Kuriosoa momentuaren eiten dauen deskripzioa.
Batetik, klaru dago horrela dantzatu ebala iñoiz, jakin badaki be (guk be ondo dakigu), birriten bueltea egin ostean ezkerrerantza nola akabatzen dan. Ez dau gure esan Arraras joan zanean Otsagire horrela dantzatzen ebiela. Hor bai nahaztu ahal dotzuz gauza biak Pedrok; baña , bere barruen ondo gogoratzen zan horrela dantzatuten ebala iñoiz.
Liburuan ez da aipatzen halakorik, baña batetik, beste dantza asko bezala, eta bereziki Otsagiko beste hiru paloteautan errepikatu egiten direz zati guztiak, eta bestetik, liburuan, ez aipatu harren, bertako partitura askotan, bai dago jarrita birritan jo behar zala.
Nire eritzia da, batetik Pedro ez dala iñola bez tronpatzen. Eta bestetik gaur egun zabalduena izan harren errepika bako Modorroa, badauzela datoak be, beste erara, birritan bueltak emonaz egin zala.
Aukerak hor dauz.
Liburuan aipatzen denez bada Euskadiko Filmategian 1923ko filme bat "Eusko Ikusgayak" izenekoa eta bertan Otsagabiko dantzak ageri dira. Modorro ageri da tarte batean, eta liburuan hauxe diote horri buruz:
105. orr.
"Se trata de la coreografía del mismo paloteado que actualmente conocemos por "Modorro". Hay una variante en el baile con respecto al actual: en la película de 1.923, los golpes al suelo sólo se h acen girando en un sentido. En la actualidad, los danzantes realizan otro giro, en sentido contrario(3)."
Azpian, oin ohar gisa hauxe dio:
"3.- Este cambio en la coreografía del "Modorro" se produjo en 1.974, cuando Francisco Arrarás, folclorista pamplonés, introdujo en las danzas y vestimenta de los danzantes un buen número de variantes".
219-220. orriak:
"El señor Francisco Arrarás Soto, folclorista pamplonés (1.912-1.978), propuso en el año 1.974, algunos cambios en la parafernalia que envuelve las danzas de Ochagavía.
Entre estos cambios, destacamos tres: las vestimenta de los danzantes; la coreografia de la danza "Modorro", y la composición global de las danzas. (33)"
Azpian, oin ohar gisa hauxe dio:
"33.- Danzas en Indumentaria de Navarra. Fco. Arrarás Soto. Colección Breve Ilustrada nº6. Pamplona 1.983. La vestimenta de los danzantes, tal como refleja la fotografía, varió en el colorido: los calzones y las alpargatas blancos, dejaron su lugar a los elegantes pero inadecuados pantalones y zapatillas negros. La danza "Modorro" se alargó en su coreografía, añadiéndose un giro más que ha permanecido hasta nuestros días".
Azkenik, izenaren inguruko kontu bat aipatu nahiko nuke. Modorro esaten diogu denok orain, baina Aldaiak eta Villafrancak jasotako dokumentazioak erakusten du, XX. mende hasieran, euskaraz, "Burunba-dantza", "Burrumbu", edo "Burrumbu danza" esten zitzaiola baita ere. Badakizue inork erabiltzen ote duen izendapen hori gaur egun?