Dokumentuaren akzioak
Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara
Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz.
Jose Luis Ansorenak Txistulari aldizkarian idatzitako "Procedencia de algunas melodías populares vascas" artikuloan zera irakur dezakegu:
...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra música popular debemos destacar a los txistularis del siglo XVIII. Según el P. Donostia (...)
Certificando estas afirmaciones señalemos algunos casos, que el mismo P. Donostia concreta:
- Makil txikiak (Palos pequeños) es la melodía del siglo XVIII Il pleut, il pleut, bergère.
- Artolak dauko (Olentzero, buru aundiya/Uno de enero, dos de febrero) es la meloda La Farandole Joyeuse, que Vincent D'Indy transcribe en su colección Chants du Vivarais.
Parrafo horietatik tiraka, bere garaian, Olentzeroren melodiaren lehengusua bilatzen aritu nintzen zorterik gabe, egun batean, kasualitatez, topatu nuen arte. Beste izen batekin, hori bai: "Carnaval es arribat". Okzitania aldean inauterietako doinua omen da, Farandole (biribilketa) gisan dantzatzekoa. Hara:
Letra ere badu:
Carnaval es arribat,
Fuma la pipa, fuma la pipa,
Carnaval es arribat,
Fuma la pipa sens tabat !
Quand aurem tot acabat,
Farem la fèsta, farem la fèsta,
Farem la fèsta a tot copar !
I anarem totes, i anarem totes !
I menarem nòstres enfants
E la jornada serà pagada
Coma se trabalhaviam.
Aicí son los aurelhons,
Venètz los quèrre, venètz los quèrre !
Aicí son los aurelhons.
Venètz ne quèrre, son plan bons !
Gurean, doinu honek bi aldaira argi ditu gutxienez (hiru, Artolak dauko-rena aintzat hartuta). Bata, Olentzeroren abesti ezagunenetakoa (Olentzero, buru handia, entendimentu gabia...):
Eta bestea, San Ferminetako doinu ezagunenetako bat (Uno de enero, dos de febrero, tres de marzo, cuatro de abril...), Ignacio Baleztena "Premin de Iruñak", iruindartutakoa (barka bertsio zoldazuagatik):
140 egun!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Pierre Latasa Goya on Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka 2016/10/30
- Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Oier Araolaza on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Xabier Etxabe on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean 2015/03/10
Portzierto... Nongoa da bideo hau. Bapatean aurpegi ezagun bat antzeman dut soka-dantzan. 1:52 inguruan ageri den mutilak ez al du ezpalak jaialdira Marsellatik etorri zitzaigun haren antza??