Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

Dokumentuaren akzioak

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.

Ohi bezala 11:30etan abiatuko da Ezpata-dantza Errotxapeako zubitik eta handik, Aldapako elizara abiatuko dira dantzariak, prozesioa bitartean, San Ferminen irudia laguntzeko. 13:15ak aldera udal plazan eginen dute ezpata-dantza, eta ondotik, Aldapako kaperan, soka-dantza.

Protokoloa ohikoa izanen da, beraz:

  • 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
  • 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
  • 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza
  • 13:45 - Soka-dantza Aldapako San Ferminen elizan

 

Informazio gehiago Dugunaren blogean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.