Dokumentuaren akzioak
Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)
Irakurri izan dizkiot Oier Araolazari dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak, lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara.
Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txapelketak definitzen du zer den "ondo" dantzatzea edo bertsotan egitea, eta hortik aurrera, horixe bihurtzen da eredu sektore osoarentzat" dio Araolazak.
Gaurkoan ez naiz dantzaz ariko baina Oier-ek dioena ilustratzeko balio dezake honek ere. Gaur falta dira 2011ko San Ferminetarako 90 egun eta atzo aurkeztu ziren jendartera aurtengo festak iragarriko dituen afitxerako hautagaiak. Lehiaketa bidez hautatzen dira kartel horiek eta urtero izaten da antzeko matraka Iruñean, garai honetan.
Aurten ere, sorpresa gehiegirik ez, izan ere, Iruñean ohitu gara kartel irabazlearen eredura. Zezen bat edo San Fermin bera, gorria, zuria eta beltza nagusi diren afitxean, protagonista. Hainbestetan saritu dituzte horrelako kartelak, non partehartzaileek eredu horri jarraikiz egiten dituzten haien proposamenak eta gurpil-zoro horretan sartuta gaude aspaldi honetan. "Gisa horretako marrazkiak saritzen dituztenez, halako kartela eginen dut. Halako kartelak egiten dituztenez, gisa horretakoak sarituko ditugu"...
Diodana ilustratzeko azken urteotako hainbat adibide, irabazle izan ala ez:
- Ta nahi bezainbeste adibide lotura honetan.
Beti eredu bera, hain da gauza aspergarria...
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean