Lotuneak: Ekialdeko arin-arinak
Beste bitxikeri baten berri gaurkoan.
Gure plazetan gehien dantzatzen den dantza bikotea dugu fandangoa eta arin-arina edo, kopla izatekotan, jota eta porrusalda.
2/4 erritmoa duten arin-arin edo porruari erreparatuko diegu gaurkoan, izan ere, parekotasunak topatu baititugu hemengo eta ekialdeko zenbait doinuren artean.
Entzun dezagun George Enescu biolinjole errumariarraren "Perinita" doinua (Moldaviako eztei-doinua omen).
19. segundutik aurrera oso ezaguna egiten zaigun doinua jotzen du Enescu-k. Europa ekialdean zabaldu samarrik dagoen doinua dirudi, Errumanian ere baliatzen baitute dantzarako.
Gure doinuei ere erreparatuko diegu, izan ere aurrekoaren oso antzekoa da Joxe Peña Gozategik muxukitarrarekin jotzen duen hauxe:
Euskal Herriko eta Europa ekialdeko 2/4ko doinu hauek duten antzekotasuna ikusita, imajinazioa martxan jarri eta pentsa dezakegu horiek dantzatzeko manerak ere antzekoak izan daitezkeela. Ekialdeko dantzari hauen dantzakerak burura ekartzen dit gureekin ere badutela antzekotasunik.
Han eta hemen badugu non ikasi!