Orain arteko ekarpenak
Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka
2016/11/04
Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...
Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!
2016/04/27
Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oinar...
Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia
2016/03/31
Kasik bi urte dira Joxemiel Bidador - Iruñeko euskaldunak pastoralaren proiektuarekin hasi ginela. Egun hauetan, emankizunen bigarren itzulian buru-belarri sartuta, eta egitasmo honen argiak itzaltzeko emanaldi bakar baten faltan, bilan bat egiteko una egokia iruditu zait. Nire bizipen pastoraleroa...
Maskarada berriak, betiko maskaradak
2016/02/01
Udaberri zaporeko urtarrila honek utzi digun asteburuetako bat probestu dut, Muskildin, Sohüta-Hokiko gazteek atondutako maskaradak ikustera joateko.
Emanaldiak hasi aitzineko elkarrizketek ikusmina sortu zidaten: Xorrotxik ez zela izanen eta haien ordez artzaintsa eta axuriak plazaratuko zituzte...
Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza
2016/01/04
Azken egunotan nire burua ere aspertu dut Baltasarren belztasunaren inguruko eztabaidetan parte hartzen. Baina zer galdu zait niri eztabaida horietan? Ba aizue, ezin sahiestu! Alta, sare sozialetan zaila da batek pentsatzen duena nahi bezala garatzea. Beraz, gogoeta hau terapia gisa erabiltzea erab...
Bolant goiza, Luzaiden
2015/04/20
Bigarren aldia nuen aurtengoa Luzaideko Bolant-egunean eta aurrekoarekin alderatuz, euririk ez zuen ari behintzat. Eguerdi parteko dantzak karrikan ikusiko genituen beraz! Goiz joan ginen, goizean-goizeko puska biltza ez galtzeko asmoz. Hala ere, Luzaideko gasolindegira heltzerako, Ziganteak, Gorri...
Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean
2015/03/12
2011. urtean abiatu zuten Iruñean Karrikadantza ekimena Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako EDB elkarteek eta zenbait norbanakok, eta orduz geroztik egin du bere ibilbidetxoa. Batzuetan arrakasta handiagoz, besteetan gutxiagoz. Batzuetan toki batean, besteetan beste batean. Batzuetan karrik...
"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua
2015/02/25
Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen N...
Dantzaz eta politikaz
2015/01/19
Gaineko izenburuak besterik ulertarazi badezake ere, post honetan ez naiz ariko dantzak zenbait ekitaldi politikoetan duen presentziaz, historian zehar kolore bateko zein besteko alderdiek dantzaz egin duten erabilpenaz edo agintari politikoek dantzari eman dioten garrantziaz (edo garrantzi ezaz)....
Ijitoak Euskal Herrian jardunaldien kronika berantiarra
2014/12/16
Hi tzigano entzün ezak Gilikeautüko deiat Bidez bide hebentik harat Honki jin hire etxerat!
Joandako maiatzaren 16 eta 17an egin genituen Iruñean "Ijitoak Euskal Herrian" izenpeko jardunaldiak Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteok, eta ordutik dugu kro...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza
2016/01/05
Mila esker Xabier! Estimatzen dizut oharra eta ados naiz. Apuntatua!
Aritz Ibañez Lusarreta - Baztango dantzak 1990 soka-dantza
2015/12/18
Ze txistulari ederra den Agustin Eraso!
Aritz Ibañez Lusarreta - Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928
2015/12/08
Ze gozamena zuen azalpenak irakurtzea. Eta ze pagotxa Gipuzkoan, pixka bat lausotuta bada ere, dantzen arkeologia moduko bat egiteko zantzuak (idatzitakoak, irudizkoak eta biziak) geratzen [...]
aritz - Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928
2015/11/18
Hori da hori dantzan egitea! Bitxia egin zaizkit bi gauza: 1- Dantzarien arteko distantzia handiak. Horrek potentzia handiz dantzatzera behartuko zituen (eta hala egiten dute) [...]
aritz - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Horrenbeste ematen duenak horrenbeste jasotzea merezi. Zorionak eta batez ere mila esker, Marian eta Juanan!!!
Aritz Ibañez Lusarreta - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Mila esker Inaxio eta Oier!
Aritz Ibañez Lusarreta - Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2015/09/03
Oker ez banaiz, grabazio horiek Euskal Herrira heldu dira eta toki jakin batzuetan erakutsi. Afera da inork publikoki sareratzekotan arazo legalak sortuko liratekeela?
Aritz Ibañez Lusarreta - Maixuaren irribarrea ispiluan
2015/07/24
Ederra Mikel! Harro egonen da Joseba!
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu
2015/07/08
Ederra eta luxua izan zen Mikel Sarriegi eta Mikel Apaolaza (eta gainontzeko dantzariak) Iruñeko plaza nagusian dantzan ikustea. Lastima arduradunek hautatutako unea: entzierroaren ondotik, prozesioaren [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
2015/06/14
Lora Barri dantza taldekoek Facebooken idatzi dutenez, Oldarra izan liteke taldea: http://genome.ch.bbc.co.uk/fb561058fff448d29166a52b5b509bcb