Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Xabier Etxabe

Orain arteko ekarpenak

Folklorea uda garaian

2017/10/28

San Simon eta San Juda, joan zen uda, eta negua heldu da. Kopla zaharrari kasu eginez, eta beheko argazkiari begiratuz – non ikusten baita Zarauzko Narrosenean jendea erruz, beraneante aberatsek ordaindutako txokolatea hartuz udako azken festa ospatzen urriaren 28an, San Simon eta San Juda egu...

Gehiago irakurri 5 erantzun daude

Erreseina: Luku, Antton. Libertitzeaz

2015/01/29

Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaren aipamena egiten hasi aurretik, behar da kontuan hartu zein den egilearen jatorria eta haren kultur ikuspegiaren abiapuntua. Jatorria Baxenafarroako kultura euskalduna litzateke, Lukuk, dantzatik abiatuz, antzerkian murgilduta ezagutu duena. Egilearen kultur ik...

Gehiago irakurri

Gomezago eta Olentzero

2014/12/17

Prentsan irakurri dut Zumaian Gomezagoren inguruko ipuin bat idatzi berri duela Josu Waliñok, Gomezagoren gutuna izenekoa, eta Baleike Kultur Elkarteak argitaratu duela . Gomezago pertsonifikatu nahi izan du egileak, abesti batean aipatzen den Zumaiako pertsonaia hori, “Olentzeroren antzekoa”...

Gehiago irakurri

Dantza talde eredu baten bila

2014/06/13

Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.

Gehiago irakurri 3 erantzun daude

Pirmin Treku 1930-2006

2012/11/19

Pirmin Treku, Zarautzen jaio eta ume zela Ingalaterrara erbesteratu ondoren, Royal Balleten dantzatu zuen euskal dantzaria izan zen. Dantzari lanak utzi ondoren Portugalen dantza irakasle jardun zuen luzaroan, erretiroa hartu eta Zarautzera itzuli zen arte. Kafe Torero Kultur Taldearen anparoan, eta Udalaren babesarekin, honako bideo hau prestatu zuen Xabier Etxabek Pirmin Trekuren ibilbidea eta oroitzapenak bilduz. Pirmin Treku 1930-2006, Xabier Etxabe, Kafe Torero Kultur Taldea.

Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?

2009/10/27

Aspalditik nuen folklorearen infantilizazioaz hitz batzuk idazteko gogoa, eta uda parteko trankilidadeak horretarako patxada eta egokiera eman didanez, gordean neuzkan burutazioak ordenatu, azken asteetan gertatutako pasadizo batzuk aitzakia hartu, eta lerro hauek osatu ditut.

Gehiago irakurri 5 erantzun daude

Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da

2009/10/07

Asteburu honetan, Antton Bastida txistulari donostiarra hil da, 91 urte zituela. Antton Bastidaren txistulari jarduna, gerra garaian, ordurako atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak eratutako Eresoinka talde kulturalagatik da, batik bat, ezaguna. Talde hura, jakina denez, Europako antzokietan barna ibili zen "enbajadore" lanetan, kulturaren bidez euskaldunen egoera azaltzen eta salatzen, europarren bihotza bigundu nahian; dantzari, txistulari, kantari eta hainbat laguntzailez osatutako talde erraldoia zen Eresoinka.

Gehiago irakurri

Dantza-estiloaren transformazioaz hitz batzuk

2008/12/11

Uda partean, hasi ekainetik eta irailaren bukaera bitartean, bada oraindik dantza-erromeria ikusteko eta disfrutatzeko aukerarik gure bazterretan. "Erromeria" hitzaren esanahia oso zabala izanik, esan beharko dut artikulu honetan nolabait ere "estilo zaharreko" erromeriaz ariko naizela, edo sikiera guk estilo zaharrekotzat jotzen dugun erromeri klase horretaz: trikitixaren erritmora, auzo txiki edo mendialdeko ermita baten gerizan, fandangoa eta arin-arina bata bestearen atzetik "mandioko eran" dantzatzen diren erromeri horietaz alegia.

Gehiago irakurri 4 erantzun daude

Esteban Berazadi hil da

2005/05/16

Larunbatean hil zen Esteban Berazadi dantzari eta dantza-maisua, 88 urte zituela, astea Donostiako Ospitalean pasa eta gero. Astelehenean erori egin zen etxean, eta buruan jasotako kolpeak eraman du Esteban.

Gehiago irakurri

Esteban Berazadiri elkarrizketa

2004/02/24

Esteban Berazadi Zarautzen jaio zen 1917an, eta txikitatik Batzokiko taldean aritu zen dantzan. Gerra hasitakoan ihes egin zuen iparraldera, eta han Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Eresoinka" taldean dantzan aritzeko aukera izan zuen (inork talde honen berri izan nahi badu, irakur dezala Arana Martijak 1986an idatzitako Eresoinka, embajada cultural vasca liburua).

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Xabier Etxabe on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Nik ere ikusi dut bideoa. Ederra da benetan.

Bide batez, eskertu nahi dut dantzan.com-eko lantaldea, berriro martxan jarri direnetik korreoa gainezka daukagulako dantzaren inguruko informazioarekin, eta tarteka klase honetako altxorrekin. Batzuetan ematen badu ere inork ez duela kasorik egiten, ez da hala; besarkada handi bat eta nire animorik beroena!

Xabier Etxabe.

Xabier Etxabe on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/09

Egun on, Oier.

Esaterik bai non dagoen salgai material hori?

Eskerrik asko,

Xabier Etxabe.
Xabier Etxabe

Xabier Etxabe

Zarautz (1974).

Zarauzko Iratzarri dantza taldean hasi eta zaletu nintzen dantzan. Dantzaren eta folklorearen inguruko kontuak txikitatik gustatu izan zaizkit; azken urteetan elkarrizketak egiten eta nire inguruko folkloreaz idazten aritu naiz; Zarauzko folklorea (Zarauzko Udala, 2009) liburua da egindako lanaren emaitzarik sakonena, Xabier Alberdi Lonbide lagunarekin batera idatzi nuena.

Tarteka dantzan egiten dut Zarauzko ekitaldi jakin batzuetan, eta baita herritik kanpo gonbidatzen nauten bizpahiru ekitalditan ere: azken urteetan, Azpeitiko Elegante Egunean Itsasi taldearen gonbitez, eta Arraten, Kezka dantza taldeak deituta, Arrateko Amaren dantzarien Kofradiako kide egin nintzenetik (2012an).