Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da

Dokumentuaren akzioak

Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da

2009/10/07 11:05

Antton Bastida talde hartako Txistulari Bandako kidea izan zen, bigarren txistua hain justu, eta bera zen baita ere dantzariei txistua jotzen ziena. Gainerako txistulariak Jon Oñatibia –aurreneko txistua eta Txistulari Bandako zuzendaria–, Segundo Atxurra –silbota– eta Kepa Uranga –atabala– ziren.

Eresoinka 01

Donostian, 1917. urtean jaio zen Anton Bastida. Solfeo eta piano ikasketak egin zituen Donostiako kontserbatorioan. 1929tik aurrera txistua eta txistuaren dantza errepertorioa ikasten aritu zen Muñoako eskolan Juanito Jauregi errenteriarrarekin. Jesus Luisa Esnaolak zuzentzen zuen Donostiako Eusko Gaztedi dantza taldean txistulari aritu zen eta Ramon Labordak antolatu zuen pospoliña donostiarren taldearekin ere aritu zen gerra aurreko urteetan.

Eresoinka 02

Jose Antonio Arana Martijak idatzitako Eresoinka, embajada cultural vasca (1937-1939) liburua da talde horren berri ondoen ematen duen dokumentua. Liburu hartatik hartutako testu zati honek, Antton Bastida talde hartan nola sartu zen azaltzen digu:

"El txistulari Bastida y el tenor Zabala habían llegado a Mauleon de una forma curiosa. A fines de julio de 1936 se iba a celebrar en Hamburgo una reunión internacional de folklore y a ella quería acudir Paul Rocca-Serra Legarralde con algunos elementos de su Coro de Euskualtzaleen Biltzarra de París; pero necesitaba algunos refuerzos. Para ello acudió a Enrique Jordá, que conocía ese mundillo donostiarra, quien llamó a Antón Bastida, txistulari de Eusko Gaztedi y de Pospoliñak, grupos dirigidos por Jesús Luisa Esnaola y Ramón Laborda, fundador de este último grupo infantil. La misión donostiarra de ayuda a Legarralde se compuso de la siguiente forma: un tenor, J. Antonio Zabala; un dantzari, Santos Busto, y un txistulari, Antón bastida. Partieron de San Sebastián el mismo día 18 de julio de 1936. Llegaron a París el lunes 20 de julio, incorporándose al grupo de Legarralde. En él había – según Bastida – un buen barítono, Jean Borthayre, de Barkoxe, taxista en París, que dejó este oficio para ser chantre de iglesia y, después de la guerra, entrar en la plantilla del Teatro de la Opera de París, donde grabó algunos discos. Cantaba también el tenor Sallaberry y el bajo Gallastegui. Actuaron interpretando canciones, sobre todo labortanas, y bailando, sobre todo danzas guipuzcoanas, en Aquisgrán, La Haya, el Congreso de Hamburgo y después en una corta gira por Alemania. Terminada la gira, Santos Busto volvió a San Sebastián a primeros de agosto, donde permanecería por un mes antes de la ocupación de la ciudad; los otros dos donostiarras de la expedición folklórica tuvieron la oportunidad de quedarse como hortelanos en Mauleón, de donde, como se ha dicho, pasaron a la colonia infantil de Jatsou y de allí, en setiembre de 1937, a Sara, donde se incorporaron a ERESOINKA."
Eresoinka 04

Azken urteetan, Eresoinka taldeak jaso dituen omenaldietan Antton Bastida txistu eta danbolinarekin ikusteko aukera izan dugu, ekitaldi horietan guztietan txistua jotzen. Hala izan zen, besteak beste, 2006an Saran taldeari egin zitzaion omenaldian (pdf), eta baita taldekoak izandako lagunen hiletetan ere –esaterako Zarautzen, 2005eko maiatzean, Esteban Berazadi dantzariaren lur-emate ekitaldian–.

Harritzekoa dena da, esanak esan, komunikabide bakar batek ere Antton Bastidaren ibilbideari lerro bakar bat eskaini ez izana; seguru asko jakin ere ez, baina hori bera izango da zerbaiten seinale.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.