Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
Milaka ezpata-dantzari ―3.000 filmazioa sareratu duen erakundearen arabera― ageri dira dantzari-dantzan ustez 1934an filmatutako irudi hauetan. Ez dakigu non egin zen ezpata-dantzarien alarde handi hau eta ikusleon laguntza eskatzera gatoz, ea tokia ezagutzen laguntzerik duen inork. Irudiak Moving Image Research Collections-en sareratu dira, eta bertan 1934ko uztailean hartutako irudiak direla jartzen du. Bi datu horiek ― 1934 eta uztaila― zuzenak balira, San Inazio egunarekin lotutako ezpata-dantzari alarde baten irudia izan zitekeen, baina urte horretan Bizkaiko Gobernadore Zibilak debekatu egin zituen San Inazio egunez Bilbon ospatzen ziren euskal festak. Ea lekua identifikatuz irudiok non ospatu ziren argitzen joateko aukerarik dugun. Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
Etiketak
- ezpata-dantzariak
- alardea
- irudi-zaharrak
- dantzari-txikiak
- xxmendea
- tradizionala
- 1934
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak
Xabier.
- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657
Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )
- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484
Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.