Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1934 etiketa duten bideoak

Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

Milaka ezpata-dantzari ―3.000 filmazioa sareratu duen erakundearen arabera― ageri dira dantzari-dantzan ustez 1934an filmatutako irudi hauetan. Ez dakigu non egin zen ezpata-dantzarien alarde handi hau eta ikusleon laguntza eskatzera gatoz, ea tokia ezagutzen laguntzerik duen inork. Irudiak Moving Image Research Collections-en sareratu dira, eta bertan 1934ko uztailean hartutako irudiak direla jartzen du. Bi datu horiek ― 1934 eta uztaila― zuzenak balira, San Inazio egunarekin lotutako ezpata-dantzari alarde baten irudia izan zitekeen, baina urte horretan Bizkaiko Gobernadore Zibilak debekatu egin zituen San Inazio egunez Bilbon ospatzen ziren euskal festak. Ea lekua identifikatuz irudiok non ospatu ziren argitzen joateko aukerarik dugun. Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

Dokumentuaren akzioak