3.4 Eskotix-etik Nafarroa Behereko bolant-dantzara
Askotan ez gara ohartzen baina itxuraz ezberdinak diruditen zenbait dantzek, oinarrian, patroi erritmiko eta egitura bera dute. Beste atal batean erreparatu genien doble eta sinple urratsekin ikusi genuen hori: zortzikoa, arin-arina eta eskotixak oso egitura antzekoa dute. Oraingoan, hariari pixka bat gehiago tira eginen diogu eta ikusiko dugu Nafarroako Behereko bolant-dantza eskotix bat dela oinarrian, eta hartara, baita besteen senide ere!
Gogora dezagun Eskotixaren egitura erritmikoa:

Urratsak bazterretara egin beharrean, aurreraka eta atzeraka eginen ditugu. Honela:
Ikusi dugun bezala, oinarrizko urratsa apaindu ere egin dezakegu.
Bolan-dantza dantzatzeko oinarrizko aldaera bat proposatuko dizuegu oraingoan. Ondoko egitura izanen du:
- A esaldietan: Kontrapas + kontrapas + atzeranzko 2 urrats + salto (x4)
- B esaldian: Kontrapas + kontrapas + 2 antrexata + salto
- B' esaldian: Kontrapas + kontrapas + itzulia 2 urratseran + salto (B+B' x2)
Bolant-dantza oraindik gehiago lora genezake. A esaldietan atzeranzko urratsa farusekin edertu dezakegun, eta B esaldietan, antrexat bikoitzak eginez. Apaindura horiek, aurreragoko batean azalduko dizkizuegu zehatzago, baina bitartean, honatx adibidea: