Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Pausoka dantzan Pausoka dantzan: Klik eta dantza!

Dokumentuaren akzioak

Pausoka dantzan: Klik eta dantza!

Dantzaren aurrez-aurreko ikasketa ezin ordezkatuzkoa da, eta nekez lortuko dugu ikus-entzunezko baliabideekin bertatik bertara ikas dezakeguna berdintzen. Baina ikus-entzunezkoen garaian bizi garen honetan, argi da horrelako baliabideei ezin diegula muzin egin.

Ekimen hau ez da berria ere. Patxi Labordak, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak, Aiko Taldeak eta bestelako dantzari eta elkarte/erakundek sareratu izan dituzte haien dantzak ikasteko ikus-entzunezko materialak. Dantzan-en webgunean berean hainbat dantza-tutorial egon dira ikusgai azken urteetan. Proiektu honen bitartez horiek bildu eta modu erosoan eskuragarri jartzea da helburua. 

Baina material berria ekoiztea ere bada Pausoka dantzan honen xedeetako bat. Dantzagunearen Sortutakoak tradizionalaren 9. deialdian hautatu den proiektua duzue honakoa, Euskokultur Fundazioak eta Duguna dantza taldeak elkarrekin aurkeztutakoa eta Aritz Ibañez-ek gauzatua. Beka horrekin egindako lanaren emaitza da datozen asteotan argitaratzen joango garen sarrera eta bideo sorta. Zortzikoaren eta Dantza-jauzien sistemak hautatu ditugu lehen ikasgai gisa. Beraz, etxean garenean ere ez dugu aitzakiarik. Klik eta dantza!

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.