2.7.3 Jauzi, jauzika = Dantza luzea

2025/01/03
2.7.3 Jauzi, jauzika = Dantza luzea

Hirugarren aldaera bat duzue honakoa, ez usu erabilia, baina Dantza-luzearen urratsa ulertzeko balioko diguna. Honela eginen dugu (x kasu honetan txingoa delarik):

Urratsa tokian eginez gero, Jauzi egiteko aldaera izan liteke. Baina urratsarekin aurrera desplazatuz gero…

Hala ere kasu, Dantza-luzearen urratsa abiatzeko modu ezberdinak daude. Hemen proposatu dizuegun bidetik egiten dute urratsa, adibidez, Baigorrin —txingoan, baina ezker zangoarekin. Alta, ez da modu bakarra. Esaterako, Donostiako Argiako edo Lekorneko Urtsuko Xoriak taldeko dantzariek txingoaren apaindurarekin abiatzen dute urratsa haien soka-dantzan. Heletan, aldiz, kontrapasean abiatzen dute Dantza-luzeko urratsa.