Dokumentuaren akzioak
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
Erdizka lauetan! edo Pika, luze eta ebats! markatzen digutenean zertaz ari gara? Behin dantza-jauziak dantzatzeko beharrezko izanen ditugun puntuak ikusita, horiek konbinatzeari ekingo diogu. Finean, hizkuntza batekin parekatuz, hitzak ikastearekin, esaldiak atontzen ahalko ditugu eta esaldi horiek menperatu ahala, hizketan ere ausartzen ahalko gara poliki-poliki. Dantza-jauzietan badira maiz errepikatzen diren 'esaldi' horietako batzuk eta atal honetan horietako zenbait ikusiko ditugu, puntuen uztarketan treba gaitezen.
Juan Inazio Iztuetak Aldaira gisa izendatu zuen urratsak elkarlotzeko modu zehatz bakoitza, Gipuzkoako dantza goagoangarrien kondaira bere liburuan. Aldaira horien helburua zera litzateke; dantza-urratsen edo puntuen konbinatoria jakin batzuetan trebatzea eta horiek barneratzea. Gerora, Ikerfolk elkarteak erabili izan du aldaira izendapen hori Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak irakasteko atondu zituzten Jira Galdua izeneko metodoetan. Hari horri jarraikiz, hemen ere aldaira deituko diegu dantza-jauzien puntuen konbinatorian trebatzeko erabiliko ditugun puntu segidei. Hauek dira, beraz, proposatzen dizkizuegun aldairak:
- Lauetan erdizka
- Lauetan erdizka eta hiru
- Erdizka - dobla - erdizka eta hiru
- Erdizka - dobla eta hiru - erdizka
- Jauzi - erdizka - dobla - erdizka
- Jauzi eta hiru - erdizka eta hiru - dobla eta hiru - erdizka eta hiru
- Jauzi - ebats - dobla - ebats
- Jauzi - erdizka eta hiru - jo zangoz / eskuz - erdizka eta hiru (x2)
- Jauzi eta hiru - ebats eta hiru - ebats
- Jauzi • zeina • erdizka • dobla • zeina • erdizka
- Ezker - eskuin - ezker eta hiru - erdizka - ezker
- Eskuin - ezker - eskuin eta hiru - erdizka - eskuin
- Pika, luze eta ebats (x2)
- Pika bietan eta ebats (x2)
- Pika - ezker - pika - eskuin
- Lau urrats (x4)
- Aitzina (x2)
- Zeina, ebats eta ebats (x2)
Lauetan erdizka
Lauetan erdizka eta hiru
Erdizka - dobla - erdizka eta hiru
Erdizka - dobla eta hiru - erdizka
Jauzi - erdizka - dobla - erdizka
Jauzi eta hiru - erdizka eta hiru - dobla eta hiru - erdizka eta hiru
Jauzi - ebats - dobla - ebats
Jauzi - erdizka eta hiru - jo zangoz / eskuz - erdizka eta hiru (x2)
Jauzi eta hiru - ebats eta hiru - ebats
Jauzi - zeina - erdizka - dobla - zeina - erdizka
Ezker - eskuin - ezker eta hiru - erdizka - ezker
Eskuin - ezker - eskuin eta hiru - erdizka - eskuin
Pika, luze eta ebats (x2)
Pika bietan eta ebats (x2)
Pika - ezker - pika - eskuin
Lau urrats (x4)
Aitzina bietan
Zeina, ebats eta ebats (x2)
Esan bezala, hauek aldaira aukerak dira. Beste hainbeste izan litezke, norberak sortutakoak ere, zergatik ez? Zeure kasa trebatu nahi izanez gero, hona ttun-ttun kadentzia luze bat, bere gainean dantza zaitezen!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Pausoka dantzan
Pausoka dantzan Dantzan.eus eta Euskokultur fundazioaren ekimena da. Dantzaren ikasketan laguntzeko ikus-entzunezko baliabideen bilduma izatea du xede. Dantza molde ezberdinen tutorialak topatuko dituzue bertan, beraz!
Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jaso du.
Pausoka dantzan: Klik eta dantza!
1. Zortzikoa
1.1 Zortzikoa pausoka
1.2 Zortzikoa dantzan
2. Dantza-jauziak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2.3 Dantza-jauziak: Puntuak 2
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
2.6 Hainbat dantza-jauzi
3. Sinple eta doble: hamaika dantza
3.1 Sinple eta doble: zortzikoa
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
3.3 Sinple eta doble: eskotixa