Dokumentuaren akzioak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
PULTSUA taupada da, musika entzun eta non eginen genukeen txalo. Badira pultsu kopuruaren arabera motz edo luzeagoak diren puntuak. Adibide batekin ikusiko dugu errazago. Har ditzagun Muxikoak adibidez, eta puntu bakoitzaren pultsuez jabetzeko egin dezagun txalo!
Doinua: Muxikoak - Beñat Galtxetaburu eta Henri Uhaldeborde - Jauziak eta beste (1992) diskotik
Esan bezala, puntuen balioa pultsuetan neurtzen dugu iraupenaren arabera. Halaber, pultsu bakoitza bi denbora ezberdinetan —denbora eta kontra denbora— banatuko dugu.
Doinua: Muxikoak - Beñat Galtxetaburu eta Henri Uhaldeborde - Jauziak eta beste (1992) diskotik
Dantza-jauziak borobilean ematen diren dantzak dira. Borobilaren zentroa erreferentzia gisa hartuta, neurri irregularrekoak izaten dira normalki. Puntu edo urrats multzo bat (pika, erdizka, dobla, ebats, lau urrats eta beste) dira dantza-jauzien lehengaia. Puntu horiek pultsu kopuru ezberdina dute haien iraupenaren arabera, eta pultsu horietako bakoitza ere keinu txikiagoz osatzen dira.
Beraz,
PUNTUA: Dantza-jauzien osagai neurridun ezberdin bakoitzari esaten diogu horrela: pika, erdizka, dobla, ebats, lau urrats eta beste.
KEINUA: Ikusi dugunez, pultsu bakoitza bi denbora ezberdinez osatua dago. Denbora ezberdin horietako bakoitzean eginen ditugu keinu deituko ditugun mugimendu koreografikoak. Keinuak beti bikoteka antolatuko ditugu, beraz. Keinu horiek hiru dira: urratsa, esekidura eta pikatzea.
Mugimendu hauek hiru musika irudi sinpleren bitartez irudikatuko ditugu, sistemaren ulermenean eta puntuen ikasketan lagungarri izanen zaizkigulakoan.
- Urratsa: gorputzaren pisua zango batetik bestera aldatzen duguneko mugimenduari esanen diogu.
- Esekidura: belaunekin eginen dugun suspentsioari esanen diogu. Honek ematen die jauziei izena eta izana, jauzika mugitzeko sentsazioagatik.
- Pikatzea: apaindura bat da. Urratsaren antzekoa izan daiteke, berez, baina gorputzaren pisua ez dugu zango batetik bestera aldatuko.
Keinu hauek binaka elkartuz sortuko ditugu pultsu koreografikoetarako behar ditugun bikoteak. Lehen denboran beti markatuko dugu urratsa eta kontra-denboran edo urratsa, edo esekidura edo pikatzea. Honela adieraziko ditugu keinu horien konbinazioak:
Bukatzeko erabiliko dugun notazioa aurkeztu eta azalduko dizuegu. Behin hau ulertuta, prest izanen gara puntuak ikasten hasteko. Aitzina puntuaren adibidea baliatuko dugu:
Ariketa gisa, eta keinu konbinazio horiek barneratzeko, goazen ikusi ditugun horiek entsaladan nahastera!
Doinua: Zazpi jauziak - Atzo eta egün: Xiberoko dantza jauziak diskotik
Beraz, puntuak banan-banaka aztertzeko moduan gara. Aitzina bietan!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Pausoka dantzan
Pausoka dantzan Dantzan.eus eta Euskokultur fundazioaren ekimena da. Dantzaren ikasketan laguntzeko ikus-entzunezko baliabideen bilduma izatea du xede. Dantza molde ezberdinen tutorialak topatuko dituzue bertan, beraz!
Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jaso du.
Pausoka dantzan: Klik eta dantza!
1. Zortzikoa
1.1 Zortzikoa pausoka
1.2 Zortzikoa dantzan
2. Dantza-jauziak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2.3 Dantza-jauziak: Puntuak 2
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
2.6 Hainbat dantza-jauzi
3. Sinple eta doble: hamaika dantza
3.1 Sinple eta doble: zortzikoa
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
3.3 Sinple eta doble: eskotixa