2.7.2 Jauzi eta Dobla, Iholdiko maneran

2025/01/02
2.7.2 Jauzi eta Dobla, Iholdiko maneran

Tokika, dantza-jauzien puntuak egiteko eta apaintzeko manera ezberdinak ere agertzen zaizkigu. Adibidez, Nafarroa Behereko Iholdi herriko molde berezia azalduko dugu hemen. Iholdin Jauzi (edo Dobla) egiteko, honako patroi erritmikoa erabili izan dute:

  • Jauzi

  • Dobla

 

Hartara, hiru urrats egiten hasiko gara —bigarrengoan, aurreko oinaren atzetik zapalduz— eta laugarren keinua esekidura izanen da. Hortik aurrera, ohi bezala bukatuko dugu urratsa, kortaren bitartez.

  • Jauzi

  • Dobla

1965an Michel Verdierek Janpier Bordarranpe dantza-maisu Iholdiarrari egindako grabazioetan puntu hau ageri da Jo izenarekin (Hala esaten baitzaio Jauzi-ri zenbait tokitan).

Lotura honetan kontsulta dezakezue, 1965. urtean Michel Verdierek Birithinan eta Iholdin grabatutako irudien bilduma.