2.7.1 Jauzi eta Dobla itzuliz
Hango eta hemengo plazetan sarri ikusten da dantzariren bat Jauzi edo Dobla egitean itzulia ematen —tira, batez ere Dobla egitean—. Itzuli hori apaindura bat den arren, sistematikoki egiten dute zenbait tokietan, Dobla urratsarekin.
Finean, Jauzi edo Dobla-ren aldaera bat da, eta honela eginen genuke.
- Jauzi itzuliz

Oinarrizko Jauzian egiten dugun lehen pikatzearen ordez, esekidura eginen dugu zoluan dugun zangoaren gainean. Honela:
Behin patroia menperatuta, apaindu dezagun itzulia ematen. Itzulia jauziaren borobilaren kanpoaldera abiatuko dugu eta lehen lau keinuak baliatuko ditugu horretarako. Azken lau keinuak —puntua ixteko baliatzen ditugunak (gorriz markatuak)— berriz ere hasierako tokira itzulita, bertan eginen ditugu.
Berdin eginen dugu Doblarendako, jauziaren kontrako noranzkoan eta ezkerreko oinarekin abiatuz.
- Dobla itzuliz

Bukatzeko, ikus Aiziritzen (Nafarroa Beherea) 1989an grabatutako irudiotan bi puntuok nola markatzen dituzten.