4. Antrexatak

2025/01/07
4. Antrexatak

Antrexatak Zuberoako zein Nafarroa Behereko dantzetan presentzia handia duen urratsa da eta Europako beste zenbait dantza tradiziotan ere (Proventzan, Sarthen, Eskozian...), bere ahaideak ere topa ditzakegu. Antrixat, Antrexant, Zote... izenekin ere adierazi izan da urrats hau.

Antrexata oinarrian oin batetik bestera egiten dugun salto edo jauzia dugu. Salto eskuin, salto ezker, salto eskuin, salto ezker... xinplea dirudi! Salto hori apaindua da, baina.

Jauzi egin eta beherantz, kasik berriz zorua ukitzera goazela, bi oinek elkar jotzen dute —baten orpoak bestearen arkuan— eta azken oin hori gorputzaren ardatzaren lerrotik kanpo ateratzen dugu, kolpe horren ondorioz.

Ondoko bideoan, antrexata sinpleak —bikoitzak ere baitaude— egiteko segida progresiboa eskaintzen dizuegu.