Dokumentuaren akzioak
6. Hiruko konpaseko dantzak: baltsa eta fandangoa
Pausoka dantzan
Orain arte biko konpaseko dantzekin aritu izan gara. Hiruko konpaseko dantzei hozka eginen diegu oraingoan. Baina zer esan nahi du hiruko konpaseko horrek? Orain arte, gure dantza urratsak binaka antolatu ditugu. Kasu honetan, berriz, urrats horiek hirunaka antolatuko ditugu. Bi zango ditugunez gero, gure buruendako errazagoa izaten da biko konpaseko dantzen dinamikak ulertzea. Bi urraska ibiltzen gara, bihotzak ere biko konpasean egiten digu taupa. Hartara, hiruko konpasa piiiiiiiiiiiiiiixka bat konplikatuxeago egiten ahal zaigu hasiera-hasieran, baina trankil!
Biko eta hiruko konpasen arteko aldea ez da horren handia, bideo honetan ikus dezakegunez.
Beraz, pentsa 6 sagar ditugula. Hiru saskietn binaka antolatuko bagenitu, biko konpasean ariko ginateke. Bi saskitan hirunaka antolatuko bagenitu, hiruko konpasean.
Binakako eta hirunakako antolaketa honek, urrats multzoen azentuan ere eraginen digu. Normalki lehen urratsa azentuatuko dugula aintzat hartuz, honela litzateke biko eta hiruko konpasetako azentuaren afera.
Behin kontu orokor hauek pixka bat argituta, hasiko gara baltsean eta fandangoan?
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Pausoka dantzan
Pausoka dantzan Dantzan.eus eta Euskokultur fundazioaren ekimena da. Dantzaren ikasketan laguntzeko ikus-entzunezko baliabideen bilduma izatea du xede. Dantza molde ezberdinen tutorialak topatuko dituzue bertan, beraz!
Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jaso du.




Pausoka dantzan: Klik eta dantza!
1. Zortzikoa
1.1 Zortzikoa pausoka
1.2 Zortzikoa dantzan
2. Dantza-jauziak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2.3 Dantza-jauziak: Puntuak 2
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
2.6 Hainbat dantza-jauzi
2.7.1 Jauzi eta dobla itzuliz
2.7.2 Jauzi eta dobla Iholdiko maneran
2.7.3 Jauzi jauzika = Dantza luzea
3. Sinple eta doble: hamaika dantza
3.1 Sinple eta doble: zortzikoa
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
3.3 Sinple eta doble: eskotixa
4. Antrexatak
5. Biribilketa urratsez, belauntxingoa
6. Hiruko konpaseko dantzak: baltsa eta fandangoa
6.1 Baltsaren oinarriak
6.2 Fandangoa


