Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Pausoka dantzan 6.2 Fandangoa

Dokumentuaren akzioak

6.2 Fandangoa

2025/10/29 13:05

Fandangoa modu ezberdinetan dantza badezakegu ere, hemen oinarrizko aldaera bat azalduko dizuegu. Fandangoa hiru urrats nagusitan antolatuko dugu: batetik, puntapioa —gauden tokitik mugitu gabe oinen puntak baliatuz osatuko duguna— bestetik, hara-honakoa —gure bi aldeetara desplazatuz osatuko duguna—, eta azkenik, itzuliak, tokian gure gorputza ardatz hartuta alde batera zein bestera biratuz eginen duguna. Hiru urrats molde hauen oinarrian agertuko zaizkigu beste atal batean aipatu ditugun urrats sinple eta dobleak, baina kasu honetan balts urratsari egokituak. Ikus dezagun:

Puntapioa

Urrats sinplea dago honen oinarrian, hau da, baltserako ikasi dugun beraMugimendua desplazamenduan egin beharrean, esan bezala, tokitik mugitu gabe eginen dugu.

Fandangoa patroia

Praktika dezagun:

Hara honakoa

Hara honakoa egiteko urratsa doblatu edo bikoiztuko dugu alde bakoitzera. Horretarako lehen urrats hirukoteko lehen bi puntuak uztartuko ditugu eta hartara, urrats luze bilakatu. Hiru urrats motz egin beharrean luze bat eta motz bat eginen ditugu. Gero urrats sinplea markatuko dugu. Honek norabidea aldatzen lagunduko digu.

Fandangoa patroia 2

Itzuliak

Itzulietarako urrats sinplea erabiliko dugu berriz. Bi urrats sinple erabiliko ditugu itzuli bakoitzerako.

Itzulien norabidea txandakatu nahi badugu, aldiz, hirugarren urrats sinple bat txertatu beharko dugu. Kasu honetan, lehen urratsa aitzinera begira eginen dugu eta beste biak, atzealdeko diagonaletaruntz.

 Hartara, osagai guztiak ditugu fandango sinple bat dantzatzeko. Plazara atera baino lehen, uztartuko ditugu urrats guztiak poliki-poliki?

Honela antolatuko ditugu:

  • Puntapioa  + itzulia - Urrats sinplea - 7 + 1 puntu
  • Hara-honakoa + itzulia - Urrats doblea - 7+1 puntu
  • Itzuliak - Urrats sinplea - 8 puntu

 

Ale, bikotekidea hartu eta dantzara!

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.