3.3 Sinple eta doble: eskotixa

2023/09/21
3.3 Sinple eta doble: eskotixa

Eskotixa bikoteko dantza da, gure plazetako dantzaldietan maiz errepikatua. Kasu honetan ere, nahiz eta dantzatzeko hainbat manera izan daitezkeen, oinarrizko aldaera bat proposatuko dizuegu. Urrats doblearekin hasiko gara, aldeetara mugitzeko baliatuko duguna.

Urrats sinplea ikusiko dugu ondotik. Gauden tokian irauteko edo biratzeko baliatuko ditugu urrats hauek.

Biak konbinatuz, honako segida egin dezakegu ondotik: doble, doble, sinple, sinple, sinple, sinple.

Behin oinarri erritmikoa menperatu dugula, dantzakidea aukeratu —edo hark gu— eta eskotixean aritzeko moduan gara: eta kontrapasa, eta kontrapasa, eta bat, eta bi, eta hiru, lau...

Urrats sinplea edo/eta urrats doblea baliatuz, beste hamaika dantza ere dantza genitzake —fandangoa, dantza-luzea, bolant-dantza, habanera...— baina horiek beste atal baterako gordeko ditugu! ;)