3.2 Sinple eta doble: arin-arina

2023/09/13
3.2 Sinple eta doble: arin-arina

Arin-arina modu ezberdinetan dantza badezakegu ere, hemen oinarrizko aldaera bat azalduko dizuegu. Arin-arina bi urrats nagusitan antolatuko dugu: batetik, puntapioa —gauden tokitik mugitu gabe oinen puntak baliatuz osatuko duguna— eta bestetik, hara-honakoa gure bi aldeetara desplazatuz osatuko duguna. Bi urrats molde hauen oinarrian agertuko zaizkigu urrats sinple eta dobleak. Ikus dezagun:

Puntapioa

Urrats doblea dago honen oinarrian. Mugimendua desplazamenduan egin beharrean, esan bezala, tokitik mugitu gabe eginen dugu. Praktika dezagun:

Behin oinarria barneratuta, apaindura txiki bat gaineratuko diogu urratsari. Urrats bakoitzaren bigarren denboran, mugimenduaren ardatz egiten duen zangoaren gainetik gurutzatuko dugu bestea. Badugu puntapioa!

Hara-honakoa

Hara honakorako urrats berdinak erabiliko ditugu, baina beste modu batean antolaturik. Kasu honetan, bi urrats sinple enginen ditugu aldeetara eta urrats doblearekin lortuko dugu mugimenduaren norabidea aldaraztea.

Hara-honakoa apaintzeko, urrats bakoitzaren bukaeran itzuliak balia ditzakegu. Itzuliak urrats doblez egin baditzakegu ere, urrats sinplez eginen ditugu oraingo honetan.

Eta pieza hauek guztiak bakoitza bere tokian jarrita, arin-arin osoa dantza genezake aipatutako urrats sinplea eta urrats doblea erabiliz. Hauen ordena trukagarria da gainera, eta horrek jostatzeko aukera eskainiko digu.

Prest gara dantzatzeko beraz!