Dokumentuaren akzioak
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
Orain arte ikusi ditugun urratsetako batzuk oinarritzat hartu eta horiek apainduz, beste urrats sail zabal bat izanen dugu eskura. Apaindura horren izena ezaguna eginen zaizue agian 'erdizka eta hiru', 'ebats eta hiru'! entzunen baitzenuten han edo hemen. "...eta hiru" horrek despista gaitzake, oinarrizko urratsari benetan eta egitura erritmikoari dagokionez eransten dioguna bi pultsu baitira. Urratsek, berez, pikatze bat badute bere baitan —Kortarena— eta beste bi pikatze gehituz, horra hor '...eta hiru' famatua. Hauek dira bi apaindurazko pultsuak dituzten urratsak:
- Ezker eta hiru
- Eskuin eta hiru
- Ebats eta hiru eskuinez
- Ebats eta hiru ezkerrez
- Erdizka eta hiru eskuinez
- Erdizka eta hiru ezkerrez
- Jauzi eta hiru
- Dobla eta hiru
- Zazpi jauziak
Ezker eta hiru (4 p)
Ezker funtsean, jiratutako korta bat dela esan dugu lehenago ere. Horregatik, bere oinarrizko egitura gorriz markatu dugu azpiko notazioan. Ezker-en lehen pultsua egina dugularik eta beraz, jauziaren bizkarrera behin itzuli garelarik, beste bi pikatutako pultsu eransten dizkiogu oinarrizko puntuari, apaindura gisa.
Eskuin eta hiru (4p)
Ezker eta hiru-ren egitura bera du honek, baina ezker zangoarekin abiatuz eta kontrako zentzuan eginez mugimenduak.
Ebats eta hiru eskuinez (5 p)
Apaindura txertatzeko modua bera da. Ebats-en oinarrizko egiturako azken bi pultsuak —Kortari dagozkionak— gorriz markatu ditugu. Bi pultsu horien tartean txertatuko ditugu apaindurari dagozkion beste bi pultsu pikatuak.
Ebats eta hiru ezkerrez (5 p)
Ebats eta hiru eskuinez-en egitura bera du honek, baina ezker zangoarekin abiatuz eta kontrako zentzuan eginez mugimenduak.
Erdizka eta hiru eskuinez (6 p)
Puntua apaintzeko modua berdina da hemen. Erdizkaren lehen bi pultsuak jauziaren aurrerako zentzuan emanen ditugu eta Korta-ren lehen pultsuan atzekaldera eginen dugu jira. Zentzu horretan eginen dugu apaindura eta puntuaren ixtea.
Erdizka eta hiru ezkerrez (6 p)
Eskuin zangoarekin egindako Erdizka eta hiru-ren egitura bera du honek, baina ezker zangoarekin abiatuz eta kontrako zentzuan eginez mugimenduak.
Jauzi eta hiru (6p)
Jauzi puntua azaltzeko modu bat izan daiteke esatea, bi Korta-z osatua dela. Beraz, lehenengoa eskuin zangoarekin abiatuko dugu eta ezker oinarekin egin beharreko bigarren Korta horren lehen pultsuaren ondotik txertatuko dugu gure apaindura.
Dobla eta hiru (6p)
Dobla Jauzi puntuaren baliokidea da jauziaren atzeranzko zentzuan eta ezker oinarekin abiatuta, beraz, aurreko puntuarendako emandako oharrak erabilgarri zaizkigu kasu honetan ere.
Zazpi jauziak
Eta bukatzeko ikusitako (ia) guztia praktikan eman beharko dugu, ezta? Har dezagun jauzi erregular bat, hasteko: Zazpi jauziak. 8 konpas edo puntuko esaldiak ditu eta beraz, eginen ditugun urrats segidek zortziko balioa izan beharko dute. Dantzara!
Honako segidak eginen ditugu (A esaldi guztiak Erdizka lauetan (4p x 4) izanen dira beraz, B-etako segidak bakarrik adieraziko ditugu)
1- Erdizka (4p), jauzi (4p), Erdizka (4p), dobla (4p)
2- Ezker eta eskuin (2p x 2), Ezker eta hiru (4p), Eskuin eta ezker (2p x2), Eskuin eta hiru (4p)
3- Ezker airean (5p), Ebats (3p), Eskuin airean, (5p), Ebats (3p)
4- Erdizka eta hiru (6p), Zeina (2p), Erdizka eta hiru (6p), Zeina (2p)
5- Jo zangoz (2p), Jo eskuz (2p), Erdizka (4p), Jo zangoz (2p), Jo eskuz (2p), Erdizka (4p)
6- Pika (3p), Ebats eta hiru (5p), Pika (3p), Ebats eta hiru (5p)
7- B) Jauzi eta hiru (6p), Ezker (2p), Dobla eta hiru (6p), Eskuin (2p)
Sarreren indizea:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Pausoka dantzan
Pausoka dantzan Dantzan.eus eta Euskokultur fundazioaren ekimena da. Dantzaren ikasketan laguntzeko ikus-entzunezko baliabideen bilduma izatea du xede. Dantza molde ezberdinen tutorialak topatuko dituzue bertan, beraz!
Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jaso du.
Pausoka dantzan: Klik eta dantza!
1. Zortzikoa
1.1 Zortzikoa pausoka
1.2 Zortzikoa dantzan
2. Dantza-jauziak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2.3 Dantza-jauziak: Puntuak 2
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
2.6 Hainbat dantza-jauzi
3. Sinple eta doble: hamaika dantza
3.1 Sinple eta doble: zortzikoa
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
3.3 Sinple eta doble: eskotixa