Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Montero

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean

2024/01/15

Lengoaiak, espresiobideak. Hitza, musika, dantza. Alan Griffin-i azken agur ekitaldia ospatu dugu abenduaren 16an, Hernaniko Milagrosa kaperan (kultura jardueretarako birgaitutako kapera). Haren omenez, eta hari esker ona adierazteko, hitza, musika, eta dantza. Hitzetan, esker ona eta Alanen ...

Gehiago irakurri

Auritzen ingurutxoa eman dute San Juan bestetan

2023/09/06

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa berreskuratzeko ahalegin berria egin du azken urtean, eta ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan dantzatu dute, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Oraingo ahalegina iaz abiatu zen. 2022ko uztailean, Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko As...

Gehiago irakurri

Dantzan musukoa jantzita?

2021/01/20

Ez da musukoen aurkako aldarrikapena egiteko hausnarketa hau; baina dantzari eta dantza-irakasleok arduraz joka dezagun, jakinda zertan ari garen, bere ondorioak, gure agintari politikoek idatzitako arauei men itsua egin ordez. Gure haurrak (eta ez haurrak) jarduera fisikoan (dantzan) gela itxietan...

Gehiago irakurri

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz

2017/02/01

Azaroaren amaieran, Joseba Tapiak "Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak" liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburuaren aitzakian, Berria egunkariak Tapiari elkarrizketa argitaratu zuen, eta Dantzan.eus-ek bere Hemerotekan jaso . Nik gomendatu egin nuen [dantzan] pos...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Patxi Montero on 巴士登之舞_巴斯克山谷_Baztan-dantza

2017/06/02

Txinatarrek edo kanadiarrek eginda, bitxikerian geratzen da eta irribarrea ere eragiten digu, baina... "munduko dantzen nazioarteko zirkuitoan bidea eginda"... kasu honi:

https://www.youtube.com/watch?v=GGbHI-kaYNg

Stage de Danses Basque animé par Audrey Lalanne les 18,19,20 octobre 2013 au Moulin de Bouydou à Montbrun Bocage. Avec EGUZKI LOREAK DANTZAN.

http://www.eguzki-loreak-dantzan.com

Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan

2017/06/02

"Bizkaitarrez" ote aurreskua? Itxura eman lezake... Elgoibarren, sasoi batzutan dantzatu izan omen da soka-dantza "bizkaitarrez" ("Elgoibar dantzan" liburuan jasota datorrenez). Deba bailarako beste hainbat lekutan ere bai.

Patxi Montero on Ez da kasualitatea

2017/05/16

Bete betean, ohi bezala!!

Askatasunez... eta seguru asko, gehienetan, ezjakintasunetik erantzunkizun gabezia handiaz.

Artikulu hau ilustratzeko: https://www.youtube.com/watch?v=Okant1aqegg (soinua eskaxa da, baina merezi du, amaierak batez ere).

Globalizazioaren arriskuan, nago ugariegiak direla honen adibideak dantza sorkuntzan / innobazioan.

Maxima ekologistak dio: "Think global, act local"

Patxi Montero on Txokolatez XIPRIstindutako inauteriak

2017/03/24

Zorionak eta eskerrik asko Oñatiko inauteria sortu eta urtetik-urtera hobetu duzuenoi.

Sortu aurreko urtetik jarraitu dut gertutik Oñatiko inauteria. Ez naiz inauterian folklore-aditua, baina iruditzen zait ospakizun propio polita sortu duzuela. Propioa delako, nortasun propioa eraiki duelako, eta polita delako. Jantziak, pertsonaiak, musika propioak, propio sortutako dantzak... Aurtengo txokolateroena, egokia eta mundiala!!

Nabarmentzekoa ere herrian sortzen den giroa eta parte-hartzea (250 lagun aurten?). Arrakasta, esango nuke.

Ea bada. Eskerrik asko lanagatik, animo eta aurrera!! Eta eskerrik asko zuri, Maite, kronikagatik eta inauteriaren nondik-norakoa azaltzeagatik.

Patxi Montero on Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik

2017/02/14

Bueno... zaharrak berri, ezta? Polemika Galizian? Zenbaterainokoa?

Bideoa ikusita, geurean ere ezagutzen ditugu halako ereduak, eta Fitur-era euskal dantza erakustaldirik eraman beharko balu dagokion erakundeak, ez ninduke batere harrituko bideokoaren parekoren bat eramatea, geurean ere hamaika bait dira, eta modako gainera.

Eredua alde batera, hainbat pasartetan musikarekin ere ez datoz bat... baina hori ere ezaguna dugu geurean.

Beharbada Turgalician tradiziozko dantzaren alorrean ezjakintasuna izango da nagusi. Ez dakit. Baina geurean ere ohituta gaude.

Testuan aipatutako komentarioak ere, hitzez hitz geurean erabiltzeko modukoak. Copy-paste.

Komentario batekin ez nago ados: "... ez duze ikusten (...) esentzia berrikuntza dela, eta horrek erakusten duela galiziarrok aurrera goazela".

Innobasque, innogaliza... Bide honetatik innobatu behar al den...Globalizazioaren eredua, homogeneizazioa, kafe deskafeinatua denondako. Irentsiko gaitu elebakarraren uholdeak.

Zaharrak berri. Horixe daukagu ba. E-lo-ke-hay. Halako mundu eta gizartean bizi gara. Eta asko pozik inno-dantzarekin. Ni ez, baina.

Patxi Montero on Egia gordin bat

2017/02/03

Ikuspuntu ez-ohiko bezain interesgarria.Hausnarketa eta kezka eragitekoa. Eskerrik asko agerian jartzeagatik.

Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Zer dantzatu ote zuen gizon (auresku) honek?

Zein iritzi duzue soka-dantzen erabilera espontaneoago / ez-hain-formal / ez-protokolario hau berriz ere aktibatzeaz? Izango luke lekurik gaur egun? Ni baiezkoan nago, baina bultzatu egin behar...

Patxi Montero on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/25

Ikastaro honetarako talderik ez da osatu. Alde batetik sentitzen dut izena eman dutenengatik, baina beste alde batetik lasaitua hartu dut.
Harridura eta egoneza sentitzen nituen ikastaro honekin. Antolatzaileek eskatu zidaten, eta onartu nuen, baina arrotza egiten zitzaidan gune edo leku hori, Kutxa Kultur Gelak, halako ikastaro baterako. Lekuz kanpo sentitzen nuen.
Baina ez dut ezagutzen zer publiko biltzen duen Kutxa Kultur Gelak, eta inoiz ez dakigu ate berri bat izan al daitekeen publiko berria dantzara erakartzeko. Horregatik onartu nuen gonbitea.
Ez nuen ohikoa eskaini nahi, plazako dantzan trebatzeko jada eskaintza zabala duen Donostian. Batez ere ez nuen konpetentzian sartu nahi ezagutzen ditudan ekimenekin. Horregatik proposatu nuen gai monografikoa, ez-ohikoa, eta niretzat interesgarria.
Kuriositatea banuen, zer erantzun jasoko ote zuen...
Tira! Gauzak lehengo lekuan. Baina nik zerbait ikasi dut.

Patxi Montero on Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan

2016/06/14

... baina ez diozu Gotzon Barandiaranek eskatutakoari erantzun. Bizi dugun egoera bitxia agerian utzi duzu, eta hori oso beharrezkoa da, ezagutuko bada. Baina horren jarraian, interesgarria iruditzen zait eskatutako bost neurriak aurkeztea, tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jar dezaketenak.

Zure aipamenarekin harrituta, Smithsonian folklore jaialdiko egitaraua begiratu dut. Badirudi zortzigarren probintziako (diasporako) taldeak izango ditugula tradiziozko dantzaren ordezkari festibalean.

http://www.festival.si.edu/[…]/smithsonian

Patxi Montero on Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute

2016/05/17

Dantza irakasle bezala, ez zait iruditzen gomendagarria. Baliabide interesgarri bat ezagutzen dudanean, nire ikasleei gomendatu ohi diet. Baina hau ez. Hau ez diet gomendatuko (deskargatu dut eta aztertu dut).
Bere kasa ikasi nahi duen pertsona batentzako ere, esango nuke ez dela egokia jauziak ikasteko. Ez diot teknikoki, baina edukien aldetik.
Patxi Montero

Patxi Montero

Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea

Plazako dantza tradizionalean espezializatua

Plazetan dantza gidaria

Herrixa Dantzan ekimenaren sustatzailea

dantzan.eus-en zale eta babeslea

www.herrixadantzan.eus


Babestu dantzan.com