Orain arteko ekarpenak
Euskal-dantzan haurrekin: begirada eta praktika eraldatzeko saiakera
2024/07/01

Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean
2024/01/15

Auritzen ingurutxoa eman dute San Juan bestetan
2023/09/06

Dantzan musukoa jantzita?
2021/01/20

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz
2017/02/01

Orain arteko erantzunak
Patxi Montero on Egia gordin bat
2017/02/03
Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an
2017/01/31
Zein iritzi duzue soka-dantzen erabilera espontaneoago / ez-hain-formal / ez-protokolario hau berriz ere aktibatzeaz? Izango luke lekurik gaur egun? Ni baiezkoan nago, baina bultzatu egin behar...
Patxi Montero on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/25
Harridura eta egoneza sentitzen nituen ikastaro honekin. Antolatzaileek eskatu zidaten, eta onartu nuen, baina arrotza egiten zitzaidan gune edo leku hori, Kutxa Kultur Gelak, halako ikastaro baterako. Lekuz kanpo sentitzen nuen.
Baina ez dut ezagutzen zer publiko biltzen duen Kutxa Kultur Gelak, eta inoiz ez dakigu ate berri bat izan al daitekeen publiko berria dantzara erakartzeko. Horregatik onartu nuen gonbitea.
Ez nuen ohikoa eskaini nahi, plazako dantzan trebatzeko jada eskaintza zabala duen Donostian. Batez ere ez nuen konpetentzian sartu nahi ezagutzen ditudan ekimenekin. Horregatik proposatu nuen gai monografikoa, ez-ohikoa, eta niretzat interesgarria.
Kuriositatea banuen, zer erantzun jasoko ote zuen...
Tira! Gauzak lehengo lekuan. Baina nik zerbait ikasi dut.
Patxi Montero on Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan
2016/06/14
Zure aipamenarekin harrituta, Smithsonian folklore jaialdiko egitaraua begiratu dut. Badirudi zortzigarren probintziako (diasporako) taldeak izango ditugula tradiziozko dantzaren ordezkari festibalean.
http://www.festival.si.edu/[…]/smithsonian
Patxi Montero on Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute
2016/05/17
Bere kasa ikasi nahi duen pertsona batentzako ere, esango nuke ez dela egokia jauziak ikasteko. Ez diot teknikoki, baina edukien aldetik.
Patxi Montero on El Aurresku (Dantzari Nº 4, editoriala)
2016/04/25
Aldizkari berean dator "Cómo bailar el aurresku" artikulu zabala, Bernardo Mª Garrorena (lehen aldiz Txistulari aldizkarian 1951 urtean argitaratutako artikulua). Xehetasun osoz deskribatzen ditu soka-dantzaren pasarte guztiak, balizko aldaerak edo bestelako formak ere ematen ditu, baina ez du aipatu ere egiten bakarrik 'agurra' edo 'erreberentzia' dantzatzeko aukera edo ohiturarik.
Ba al dago zehazterik noiz, zein testuingurutan eta zergatik hasi zen 'aurreskua' isolatuta ematen, soka-dantzarik gabe? Horrek argi apur bat emango luke...
Patxi Montero on Lasa: Kontra-dantzak 1950
2016/04/21
Aldiz, kontradantzak oso dantza-molde egokia era aberatsa da plazarako. Oso errazak izan litezke, ludiko-jostagarriak... Gure kulturan ez zaigu molde arrotza, eta herritar dantzariek ondo onartu ohi dituzte (musika eta proposamen koreografiko egokiak proposatuta).
Nire dantzaldietan (Herrixa Dantzan eta beste) beti erabili ohi ditut kontradantzak, emaitza onaz: korruan, kadrilean... Batzuk estandarrak, beste batzuk nonbaiten jasotakoak, beste batzuk neronek moldatu edo sortutakoak...
Hori bai: plazara kontradantzak eramatea, ez du esan nahi 'Luzaideko kadrileak' edo antzeko eredu itxiak erreproduzitzea.
Aupa bideo hau!!
Patxi Montero on Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/21
Plazetan horiek dantzatzen jarraitzen dugu, baina 'ezberdin' bakarrik ez, gehienetan pobreago ere esango nuke.
Ni ere saiatzen naiz, temati, 'izpiritu' hori transmititzen, Xabierrek dioen bezala, baina gehienek ez dute interes nabarmenik adierazten horrelako kontuetan: estilo propioa, aniztasuna, jolastea, musika dantzatzea, komunikazioa, elkarrekin dantzatzea, batasuna, talde sena...
Zorionez, atzo goizekoak diren ereduok hemen ditugu, dantzan.eus-eko hainbat bideotan jasota. Iparra ez dezagun gal.
Zer da inportantea? 'Urratsak' bai, baina 'bestea' ere bai; hainbeste, edo gehiago. Zertarako nahi dut fandangoa ezagutu, ez badaukat norekin dantzatu / konpartitu / jolastu?
Patxi Montero on Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/19
Patxi Montero on 10 dantza norvegiar erraz ume zein helduekin dantzan gozatzeko
2016/02/16
https://dantzan.eus/kidea/e[…]reko-ezpalak-2013ko-ezpalak