Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Montero

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean

2024/01/15

Lengoaiak, espresiobideak. Hitza, musika, dantza. Alan Griffin-i azken agur ekitaldia ospatu dugu abenduaren 16an, Hernaniko Milagrosa kaperan (kultura jardueretarako birgaitutako kapera). Haren omenez, eta hari esker ona adierazteko, hitza, musika, eta dantza. Hitzetan, esker ona eta Alanen ...

Gehiago irakurri

Auritzen ingurutxoa eman dute San Juan bestetan

2023/09/06

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa berreskuratzeko ahalegin berria egin du azken urtean, eta ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan dantzatu dute, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Oraingo ahalegina iaz abiatu zen. 2022ko uztailean, Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko As...

Gehiago irakurri

Dantzan musukoa jantzita?

2021/01/20

Ez da musukoen aurkako aldarrikapena egiteko hausnarketa hau; baina dantzari eta dantza-irakasleok arduraz joka dezagun, jakinda zertan ari garen, bere ondorioak, gure agintari politikoek idatzitako arauei men itsua egin ordez. Gure haurrak (eta ez haurrak) jarduera fisikoan (dantzan) gela itxietan...

Gehiago irakurri

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz

2017/02/01

Azaroaren amaieran, Joseba Tapiak "Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak" liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburuaren aitzakian, Berria egunkariak Tapiari elkarrizketa argitaratu zuen, eta Dantzan.eus-ek bere Hemerotekan jaso . Nik gomendatu egin nuen [dantzan] pos...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Patxi Montero on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Ni ere dantzan.com bizi naiz. Eguneroko erreferentzia, informazio iturria eta bitartekaria da niretzat. Asko zor diot.

Dantzan bizi - Bizi dantzan.com!!

Ze ondo!

2011/11/29

Ze ona! Pozten naiz! Entzuteko irrikan. Durangoko azokan eskuratuko al dut...

Europako dantzak nagusi

2011/05/30

Egia da mundu osoko dantzak aurki daitezkeela jaialdiotan. Guretzat exotikoak diren Afrika, Polinesia, edo Indiako Bollywood tankerako dantzen tailerrek, adibidez, parte hartze itzela izan ohi dute. Baina Europa osoko dantza herrikoiak izan ohi dira nagusi: bikote dantza tradizionalak, eta dantza sozialak deritzonak (nahi duten guztiek taldean parte hartzeko moduko dantzak).

Tasio dantza ikasle dabil

2011/05/12

Albiste hau dantzarekin lotzekotan... Tasio dantza tradizionala ikasten dihardu BilbaoMusikan. Ni ere bai, eta aurten sarritan izan dut taldekide. Ikasle fina, eta gelakide agradablea. Ez dakit benetan espetxera joan beharko duen ala ez. Hala bada, amorrua hartuko dut tontakeria honengatik ez badut gehiago ikusi behar klasean. Kontu honetan amorratzen nauena da, halako tontakeriengatik inork denbora bat giltzapean eman beharrak. Epaitegi eta politikako joko tonto maltzurrak.

Ez da hainbesterako!!

2011/05/12

Sententziarekin ados ala ez, omenaldi hura zuzena ala kondenagarria al zen, edo halako ekitaldi bat epaitegietara eraman behar ote den ala ez (niri ez litzaidake halakorik bururatuko)... ... jarri dituzuen parrafoak irakurrita, ez zait iruditzen okerrik edo gezurrik diotenik.

Nik behintzat, parrafook irakurrita, ez nituzke aterako zuek atera dituzuen ondorioak (albistea aurkezteko erabili duzuen interpretazioa), eta ez nuke ondorioztatuko jarri duzuen titularra.

Aber, aber...

2011/05/09

Antzekotasunak bai, jakina. Baina"harrigarriak"... Ni ez naute harritu. Ea ba. Jotan jarduteko aukera izan dut Ávila, Valladolid, Mallorca, Aragoa eta abarreko dantzazaleekin. Eta ikusi, bideoan edo zuzenean, ikusi ditut Errioxa, Extremadura, Asturias, Galizia, Portugal eta abarrekoak. Eta guztietan ere, antzeko parezido. Berezitasunak berezitasun, ñabardurak ñabardura, aberastasunak aberastasun... baina jota. Bai gurean, berdin kanpoan, lengoaia amankomuna. Eta urratsak ere, elkarren lehengusu, odol berekoak. Bideokoa asko gustatu zait. Sinplea, pausatua, baina dotorea eta indartsua. Horixe baietz. Mikelueren bromaren haritik, seguru asko ez zituzten pausu hauek 'La Casilla'n ikasiko, baina alderantziz izan balitz, hau da, bikote hau ohikoa izan balitz La Casillako garai bateko erromerietan (edo gaur egun Santiagon edo nahi duzuen edozein erreferentziazko erromeriatan), ez ninduke harrituko hemengo batek baino gehiagok begiz jotzea eta ideiaren bat hartzea, normala eta ohikoa den moduan. Nik behintzat bai, egingo nuke.

Bideo erreportai luzeegiak...

2011/05/05

Hogei minutuko bideo erreportaiak, eta bestelako erreportai luzeak, edo definizio altukoak, pisu handiegia daukate nonbait, eta intermitente ikusten ditut beti (ez bakarrik nire ordenagailuan). Astuna egiten da. Ezinbestekoa ez bada, beharbada informazio efektu bera eskain daiteke erreportai laburragoekin. Proposamen-eskari bat da.

... eta batez ere, eskerrik asko!

2011/03/14

ZORIONAK!!!!!

... eta batez ere, eskerrik asko hor egoteagatik, eta eskaintzen duzuen guztiagatik. Behar zaituztegu. Behar zaituztet. Asko zor diot dantzan-com-i.

Imaginatzen, orain dantzan.com-ik gabe?

Aitzakia... nahi denean, nahi denerako. Elkartzeko, hitz egiteko, dantzan egiteko. Nire egutegiak ere hutsune gutxi, baina ahal izanez gero bertan izango naiz, jakina.

Dantza hau ikasi??

2011/02/22

Ez diot nik ikusten etorkizun handirik dantza honi; hemen erakusten den moduan behintzat ez (akaso eboluzionatuko du). Bolada baterako moda beharbada bai, baina ez zait iruditzen nahikoa tajuzkoa gure artean etorkizun sendorik izateko, ez badu forma aldatzen (beste manera batetan, izan liteke).

Esker mila!

2011/02/14

Nik ere berdin:

Esker ona aitortzeko modukoa da dokumentu interesgarri hauek guztion eskura jartzea. LP formatuan eta agortuta, apal zokoren batetan ahantz ez daitezen. Mila eta bimila esker!

Patxi Montero

Patxi Montero

Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea

Plazako dantza tradizionalean espezializatua

Plazetan dantza gidaria

Herrixa Dantzan ekimenaren sustatzailea

dantzan.eus-en zale eta babeslea

www.herrixadantzan.eus


Babestu dantzan.com