Dantzaldi eta dantza jaialdiak udan

2011/05/18
Dantzaldi eta dantza jaialdiak udan

Frantziako Gennetines-en Le Grand Bal d'Europe izenekoa ospatzen da, eta haren arrakasta eta oihartzunak beste hamaika jaialdi interesgarri sorrarazi ditu azken urteotan. Jaialdi hauetan, mundu osoko dantza tradizionalak ikasi, landu eta dantzan eginez gozatzeko aukera izaten da, goizetik gauera, eta maiz, aldi berean egiten diren hainbat tallerren artean hautatzeko aukerarekin. Opor egun batzuk dantzan ikasiz eta dantzaz gozatuz pasatzeko aukera eskaintzen dute.

Orain gutxi aipatu dugu Katalunian ekaina bukaera eta uztaila hasieran egingo dena, eta horren ondoren izango diren zenbait jaialdi garrantzitsuren datak bildu ditu Patxi Monterok.

 

Euskal Herrian bada eredu honekin egiten den jaialdi xumeago bat. Lapurdin, Ahetzen ospatzen da Dantz´Hadi jaialdia uztailean:

Patxi Montero
Anonimoak
2011/05/30 14:42

Egia da mundu osoko dantzak aurki daitezkeela jaialdiotan. Guretzat exotikoak diren Afrika, Polinesia, edo Indiako Bollywood tankerako dantzen tailerrek, adibidez, parte hartze itzela izan ohi dute. Baina Europa osoko dantza herrikoiak izan ohi dira nagusi: bikote dantza tradizionalak, eta dantza sozialak deritzonak (nahi duten guztiek taldean parte hartzeko moduko dantzak).