Dokumentuaren akzioak
"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian

Zuberoako maskaradako dantzen hariari tiraka, XVII. mendetik abiatzen da Nundik nora ikuskizuna, Luis XIVren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azalaretzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.

Zuberoako maskaradetan ohikoak zaizkigun urrats eta dantzen aurrekariak agerian jarriko ditu ikuskizun honen, dantza horietaz gozatzeko parada eskaintzen duen aldi berean.
Maritzuli konpainia: Nundik nora
- 2014ko ekainaren 20an, ostirala, 20:30ean
- Hendaia, Mendi Zola Kulturgunean
Dokumentuaren akzioak

2014/05/30 14:57
Han izango naiz. Jon-en hitzaldi dantzatuan ere izan nintzen, Dantzan Ikasi ekimenean antolatutakoa. Lan interesgarria, txukuna, eta polita iruditu zitzaidan. Zorionak, eta eskerrik asko zuen lana ezagutzera emateagatik.