Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiaz hitzaldi-dantzatua

2013/10/31
Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiaz hitzaldi-dantzatua
Aitzineko lehen dantza moldeetatik abiatuta, Erret Dantza Akademiaren sorrera, Operako lehen bakarlarien ekarpenak, kontra-dantzen olatua, armadan trebatutako dantza-maisuak eta horiek guztiek Zuberoako maskaradetan utzitako arrastoa azaleratuko du Jon Iruretagoienak. Bederatzi dantzari izango dira berarekin, hitzez azaldutako hainbat dantza zuzenean eskainiko dituztenak. 

Azaroaren 16an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00 bitartean, Gipuzkoako Dantzagunean, Donostiako Loiola auzoan burutuko da Dantzan Ikasi, dantza tradizionaleko formakuntza programako saio hau.