Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Montero

Orain arteko ekarpenak

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz

2017/02/01

Azaroaren amaieran, Joseba Tapiak "Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak" liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburuaren aitzakian, Berria egunkariak Tapiari elkarrizketa argitaratu zuen, eta Dantzan.eus-ek bere Hemerotekan jaso . Nik gomendatu egin nuen [dantzan] pos...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Patxi Montero on Arcadio Larrea 1947-1948 Bikoteak dantza soltean

2019/10/21

Bat nator zurekin, Iñaki. Dantzan-en argitaratuta dago ere Fandago Parao-ren 'molde erritualizatua' (testuak dioen moduan). Ederra ere, txunditu ninduen ikusitakoan, baina bideo honetakoak beste zera bat dauka...
Ekarriko dut hona Arcadio Larreak berak idatzitakoa, zure argumentuaren harian (Aragoako jotari buruz ari da): "La jota es un baile de pareja... los cuadros profesionales contribuyen a la decadencia de la jota... alejan además del pueblo su propio baile al dificultarle con adornos y floreos exhibicionistas, tornando lo que en su sencillez desmerece a los ojos que han contemplado realizaciones más logradas.
El baile popular, como todas las manifestaciones artísticas cumple una exigencia de orden emocional. Si de un lado se llena esa exigencia con otras realizaciones y del otro se intenta transformar el valor emocional en valor artístico siguiendo caminos ajenos a la lenta elaboración del pueblo, el resultado final será la muerte del baile. Tal sucede con la jota."
Arcadio Larrea: "Preliminares al estudio de la jota aragonesa" (Anuario Musical aldizkarian, Instituto Español de Musicología - CSIC, Bartzelona 1947)

Patxi Montero on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ederra!! Pena fandango eta arin-arinaren zatia falta dela (dantzatu bazuten...)

Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan

2019/02/20

Ederra!! Soka-dantza integrala, ez 'aurreskua-agurra' isolatuta. Eta soltean, bikoteka aurrez-aurre. 1948.

Patxi Montero on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/27

Eskerrik asko, Oier, artikulu gogor baina beharrezko honengatik. Sobera ondo argumentatuta. Ni neu ere bertan izan nintzen plazan ikusle eta irrikan.
Bideoaren sarreran erantzun nuenez, soka-dantza txukuna iruditu zitzaidan. Oñatzeko dantzari eta zerbitzariak ere txukun.
Baina... artikulu honetan ez duzu aipatu... amaierako desafioan, soka udaletxera begira jarrita (beraz bertan zeuden agintariei begira ere bai), zergatik dantzatu zuten momentu batean aurresku eta atzeskuek, omendutako bi bazkideei ez, baina agintari auto-baztertuei begira? Dudarik gabe agintariei dantzatuta, edo itxura hori hartu nion nik behintzat, laburra izan bazen ere.

Patxi Montero on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/26

Soka-dantza txukuna izan zen, nire iritzian. Oñatzeko dantzari eta zerbitzariak ere txukun. Gustuko izan ez nuen momentu bakarra, amaierako desafio gurutzatuan, momentu batean aurresku eta atzeskuek estatua-agintariei begira dantzatzea (dudarik gabe haiei dantzatzea, laburra izan bazen ere). Bai, suposatzen dut, forma onak, protokoloa, aitzat hartzea... Baina beraiek dira momentuari zegokion protokoloan parte-hartzeari uko egin diotenak...

Eskerrik asko zuen irudiengatik, protagonismoa dagokionari emanda, sokari, eta ez estatua-agintari auto-baztertuei.

Patxi Montero on Danseur (2018) trailerra

2018/06/19

Euskal Herrian ere ezagun dugu, ezta? Balletean bakarrik ez, dantza tradizionalean ere bai. Dantzan.eus-en jorratu izan da egoera hori, adibidez honako sarrera hauetan (gaiari segida-lotura emateko):

https://dantzan.eus/[…]/mutilak-dantzan-presio-soziala

https://dantzan.eus/[…]/egia-gordin-bat-info7-irratirako-kolaborazioa

Mesedez, eman abixua dokumental osoa ikusgai edo eskuragai dagoenean.

Patxi Montero on Marian Arregi, argi-itzalak

2018/03/14

Atzo, beste erantzun batetan, eskerrak adierazi nizkion dantzan.eus-i, publikoaren begietara ia isilean pasa den Marianen ibilbidea eta ekarpena agerian uzten zuen artikuluagatik. Zeuri ere eskerrik asko, Oier.

Patxi Montero on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/13

Bidezkoa iruditzen zait ere espreski eskerrak ematea dantzan.eus-i, normalean isilean pasa den Marianen ibilbidea eta ekarpena agerian uzten duen artikulu mamitsu honengatik. Ondorio honekin geratuko naiz: "Euskal dantzaren musika, euskal musika egiteko modu berezi eta indartsua eman dio Marian Arregik euskal kulturari".

Patxi Montero on Martxoak 8: emakumeen irradaka Iruñean

2018/03/13

Iruñean, irradaka San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzaren amaieran, irradaka Euskararen Egunean, irradaka Emakumearen Egunean... Irradakek, edo borobilean dantza-kantatuek, indar handia dute, mezuaren indarra, batasunaren indarra, kohesioaren indarra. Egokiak halako testuinguruetan, eta beste hainbatetan. Eta ederrak dira. Momentu ederra, borobilean parte hartzea. Erabili irradakak!!!

Bideo honetako doinuari buruz: 'Atzo goizean', ala 'Txikitxuterik'? Ez dut ezagutzen jatorri bera ote duten, melodia antzekoa izanda, baina nik behintzat ezberdintzen ditut (eta biak, bata ala bestea, erabili ohi ditut irradakak egiteko). Aiko taldeak, Maritzuli Konpainiaren 'Aurrez-Aurre' ikuskizunerako, moldaketa bat prestatu zuen, 'Txikitxuterik' doinua eta 'Atzo goizean'-en bigarren zatia (bigarren melodia) elkartuta (Maritzulik sokan dantzatu zuen, ez irradaka). Bertsio edo moldaketa hori da kasu honetan erabili dutena (bideoan). Aiko taldearen 'Aurrez-Aurre' CD-an dago jasota 'Atzo goizean' izenburuaz. Nahiz eta gehiago identifikatzen dudan 'Atzo goizean' Mikel Urbeltz-ek 'Berrizko itsuari' CDan edo Olatz Zugastik 'Bulun-bulunka' CDan eman zuten melodiarekin, Azkueren kantutegitik jasota.

Patxi Montero on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Agur eta ohore, Marian. Eta eskerrik asko eman diguzun edertasunagatik!!
Besarkada sentikorra Juanani, familiari, eta Argiako familiari.
Zure doinuekin dantzan, zu oroimenean. Dantzan biziko zaitugu!!
Patxi Montero

Patxi Montero

Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea

Plazako dantza tradizionalean espezializatua

Plazetan dantza gidaria

Herrixa Dantzan ekimenaren sustatzailea

dantzan.eus-en zale eta babeslea

www.herrixadantzan.eus


Babestu dantzan.com