Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Deba-Mutriku zubian soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Deba-Mutriku zubian soka-dantza

2023/11/15 10:50

Mutrikuko Gure Ametsa eta Debako Gure-Kai dantza taldeek gidatuta eta Debako Kalez kale txistulari taldearen doinura, aurreskua, soka-dantza dantzatu dute bi herriak lotzen dituen zubiaren gainean bi herrietako udal ordezkariek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura arduradunek, herritarrek eta zubiaren birgaitze lanetan aritu diren enpresetako ordezkariek. Deba eta Mutriku arteko zubia birgaitzeko egindako lanak Europa Nostra 2023 saria jaso dute eta horren berri ematen duen plaka jarri da zubian bertan. 2018an erori zen zubiak ondare izaera du eta birgaitzean bi ikuspegiak, zubiak bi herriak lotzeko eskaintzen duen ezinbesteko zerbitzua eta ondare aldetik duen babes izaera kontuan hartu dira. Gipuzkoa osoan bezala, Mutrikun eta Deban ere bai sokan dantzatu izan dira aurreskuak luzaz eta herri horietako ondare biziak dira dantza molde horiek, eta beraz, bi herriak lotzen dituen zubiaren gainean dantzaren bidez ere bi herriak lotu dira Dantzan elkartearen gidaritzarekin eta Ikerfolk elkartearen gomendioak aplikatuz. Irudiak: Yanire Sagredo eta Unai Escorial (drona). Deba-Mutriku zubian soka-dantza, 2023-10-27.

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2023/11/15 12:21
Ona!! Biba zuek, sustatzeagatik!!
Ez da lehenengoa, badakit, baina ea halako ereduak zabaltzen eta ohiko bihurtzen joaten diren... Exenplua ematen jarraitu behar, parera datozkigun aukerak baliatuta...
Zubi - harripusketa baten edo txandako handiki-agitariaren aurrean ohiko 'Agurra' anakronikoa ematea baino egoki, zentzuzko, partehartzaile eta... politagoa.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.