Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Montero

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean

2024/01/15

Lengoaiak, espresiobideak. Hitza, musika, dantza. Alan Griffin-i azken agur ekitaldia ospatu dugu abenduaren 16an, Hernaniko Milagrosa kaperan (kultura jardueretarako birgaitutako kapera). Haren omenez, eta hari esker ona adierazteko, hitza, musika, eta dantza. Hitzetan, esker ona eta Alanen ...

Gehiago irakurri

Auritzen ingurutxoa eman dute San Juan bestetan

2023/09/06

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa berreskuratzeko ahalegin berria egin du azken urtean, eta ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan dantzatu dute, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Oraingo ahalegina iaz abiatu zen. 2022ko uztailean, Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko As...

Gehiago irakurri

Dantzan musukoa jantzita?

2021/01/20

Ez da musukoen aurkako aldarrikapena egiteko hausnarketa hau; baina dantzari eta dantza-irakasleok arduraz joka dezagun, jakinda zertan ari garen, bere ondorioak, gure agintari politikoek idatzitako arauei men itsua egin ordez. Gure haurrak (eta ez haurrak) jarduera fisikoan (dantzan) gela itxietan...

Gehiago irakurri

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz

2017/02/01

Azaroaren amaieran, Joseba Tapiak "Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak" liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburuaren aitzakian, Berria egunkariak Tapiari elkarrizketa argitaratu zuen, eta Dantzan.eus-ek bere Hemerotekan jaso . Nik gomendatu egin nuen [dantzan] pos...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Patxi Montero on Ituren: soka-dantza 1951

2015/01/30

Benetan interesgarria dokumentu hau. Oso kuriosoa azken urteotan berreskuratutako soka-dantzarekin, 2013ko erreportai honetan ikus daitekeen bezala:

http://dantzan.eus/[…]/ituren-besta-berri-2013-soka-dantza


1951ko honetan arreta piztu didaten adibide batzuk:

- Soka-dantza honek itxura popularragoa du, baita ganberroa eta kaotikoa ere hainbat momentutan. Dantzari 'txarrak' ere antzematen dira (herritarrak, entrenatu gabeak, ahal dutena egiten dutenak, baina festan parte hartzen).

- Mutil-dantza edo zortzikoaren partean, Baztango dantzakeraren pareko egiten dute. Gaur egun, ordea, denbora guztian besoak altxatuta. Zergatik hori? (zergatik gaur altxatuta, beste inon ez denean hala egiten?)

- Kuriosoa halako batetan zapiak banatzen ikusten den gizonezkoarena...

- Sokaren partean, antzeman daiteke sokaren hasieran doazen emakumeek gizonezkoen erritmo patroi bera markatzen dutela. Hau da, nolabait jartzearren, ra-ta-tan_ tan_ tan_ (Baztango zortzikoaren patroia). Gaur egun, ordea, emakumezkoek denbora guztian ra-ta-tan_, ra-ta-tan_...

- Soltean, agerikoa da dantzakeraren aldaketa. Gaur egun, eredu estandarra, eta denok berdin (ikasia). 1951koan, aniztasun handiagoa ikus daiteke, eta beste 'aire' bat. Beste detaile bat, gaur egun ilaran jarrita; 1951koan, aldiz, parez-pare binaka bai, baina bai korru ezberdinetan, bai bikoteka ere antolatuta.

2013ko erreportaian ere aipatzen dute egun berezietan ere egin ohi zela soka-dantza, eta adibidea aipatzen dute apaiz berriak lehenengo meza eman zuenekoa. Hauxe izango da egun hori, beharbada...

Zein eredu jarraitu? Beste ikerketa eta dokumentazio lanik gabe bada ere, 1951ko hau freskoagoa egin zait niri (bai gustagarriagoa ere).

Patxi Montero on Dudakuak

2015/01/30

Ona urteeria!!

Patxi Montero on Tradizioa aforismoetan

2015/01/29

Ze aforismo onak!! Antton Lukuren hitzaldiak beste ematen dute hausnartzeko. Gure hainbat dantza ohitura eta tradiziori ere aplikatzekoak.

Patxi Montero on Dantzaz eta politikaz

2015/01/22

Niri ere pentsatzeko eman zidan Antton Lukuren hitzaldiak.

Eta bai... dantza politika da, dudarik gabe!! Politika egiten dugu dantzan egiten dugunean, eta dantza moldeak gordetzen, erakusten eta transmititzen ditugunean.

Zure azken esaldiarekin geratuko naiz batez ere. Hots, dantzaren dimentsio politikoa aintzat hartu gabe, dantza “folklore” elementu hutsal bilakatzeko arriskua dugula. Ez al gaude hor juxtu bete-betean azken hamarkadotan??

Patxi Montero on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/22

Bai jauna!!

Izan ere, zorionez (onerako denean) edo zoritxarrez (txarrerako denean), dantza taldeak 'euskal dantza'ren eredutzat hartu ohi dira oraindik ere. Horrek erantzunkizun maila bat eskatu beharko luke.

Eta bai... dantza politika da!! Dantzaren bitartez, gordetzen eta transmititzen dugu eredu bat, balore batzuk.

Bide honetan jarrita, baina, generoarena ez da hausnartu beharreko aje bakarra, Xabier Etxabek 'Dantza eredu baten bila' artikuluan bikain azaldu zuen bezala:

http://dantzan.eus/[…]/dantza-talde-eredu-baten-bila

Patxi Montero on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Bat nator erabat Aritzek eta Oierrek azaldutakoekin.

Anakronikoa egiten zait kasu batzutan (askotan) 'mutilen' eta 'nesken' dantzen artean egiten den genero banaketa. Nik ere uste dut DANTZA kasu askotan generoaren gainetik egon daitekeela. Hots, dantzariak behar dituela dantzak, ez 'neskak' edo 'mutilak'.

Perfektamente imajina dezaket generorik-gabeko-dantzariek (neskek eta mutilek) egindako ezpata-dantza bat, edo dantzari-dantza bat, edo uztai, makil, zinta dantza bat... eta abar luzea.

Bai erregelak edo soka-dantza bat ere, emakumezko eta gizonezkoak aldiberean soka bakarrean. Zergatik bikoiztu behar dira, hau gizonezkoen soka-dantza, hau emakumezkoena, eta biak igual, baina alderantzizkoak? Bata eguerdian eta bestea arratsaldean? Jokabide hori ez al da genero markari eustea, ezberdintasuna azpimarratzea? Eta zer, soka-dantzan aurresku gizonezko batek beste gizonezko bat atera nahi badu? Edo aurresku emakumezko batek beste emakume bat atera nahi badu?

Puf, puf... gizartea are gutxiago dagoela prestatuta halakoak onartzeko? Benetan uste duzue? Nik normaltasunez onartuko nuke, baina. Eta ni ere gizartea naiz. Aitzakia, gauzak daudenetan eusteko.

Norbait hasi beharko da, eta normaltasunez tratatu, normaltasuna transmititzeko.

Era berean, hainbat dantza taldek euren emanaldietan agertzen duten 'euskal dantza' eredua anakronikoa egiten zait, bai moduetan, bai dantzen genero banaketan (batez ere neskei utzitako dantza ñoño zozoetan). Kasu horietan, ni txikia nintzeneko eredu berdintsua ikusten jarraitzen dut. Gertatzen da ni txikia nintzenean oso balore zehatzak (eta forzatuak) inposatzen zituen diktadura baten pean bizi ginela. Beraz, konturatu gabe edo nahi gabe, kasu horietan zein eredu ari gara iraunarazten? Zergatik, eta burua pentsatzen eta ustezko tradizioak zalantzan jartzen ez hasteagatik.

Oker ulertutako genero bereizketa eredua itsu-itsuan dantza-plazara eramango bagenu, bikote dantzetan gizon-emakume onartu beharko genuke soilik (dantza lotuetan, ingurutxoetan, kontradantzetan, Larrain dantzan...). Absurdoa, ezta? Hori ez da gaur egungo errealitatea. Gaur egun plazan dantzan egin nahi duten dantzariak ditugu, eta dantzan egiten dute, banaka, taldeka, zein binaka. Behar denean rolak banatuta (nork agindu, nork jarraitu), baina generorik gabe.

Je! Bestela, plaza gehienak itxi beharko genituzke gizonezko faltagatik.

Azken ohar bat, bada ezpada: Ez dut esan nahi 'beti'. Esan nahi dut 'askotan'. Zenbait kasutan zentzuzkoa izan liteke bakarrik mutilek edo bakarrik neskek egindako dantza bat, testuinguru zehatz batetan. Gizonezko hutsez edo emakumezko hutsez egindako dantzek, edo dantza mistoek, 'izpiritu' edo 'giro' edo 'zera' ezberdina islatzen dute, eta niri ederra egiten zait oso.

Batak bestea kendu gabe, gauza bakoitza bere lekuan, biak iruditzen zaizkit baleko. Beti ere, pentsatuta, arrazoitua, eta eman nahi diogun efektu hori bilatzen dugulako, beste ereduaren balekotasuna zalantzan jarri gabe.

Patxi Montero on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/05

ZORAGARRIA!!!! Biba, bai, Igdir-eko erreginen zaplasteko freskoa...

Patxi Montero on Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe

2014/09/26

Ulertzen dut zure egoneza, eta bat nator zurekin, baina... iruditzen zait bide antzu bati begira gaudela.

Nik gustura asko egingo nituzke Euskal Dantza Tradizionaleko ikasketa 'serioak', asko baitago ikasteko eta sakontzeko. Eta horren premia orokorra aldarrikatzen dut, Eibarko manifestuan sinatu genuen bezala.

Baina esango dizut... Aspalditik ez dut ezer espero Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentruaren egitasmo honengandik, eraman duen bidea eraman duelako, eta apuntatzen duen norabidea apuntatzen duelako. Benetan uste dut guk (dantza tradizionalak) ez dugula bertan ezer pintatzen.

Eta, behartuta edo, azkenean sartuko balitz ere, zein orientazio espero dezakegu Arte Eszenikoen eskola batetik? Dantza tradizionala arte eszeniko bezala, eta helburu / orientazio horrekin? Dantza tradizionala arte eszenikoa da? Bai, izan daiteke, eta ematen da ere arte eszeniko bezala, baina hori izan behar du bakarrik? Ez, ezta? Orduan... ni neu ez nau motibatzen proiektu honek. Ez dut nire burua halako eskola batetan ikusten.

Dantza tradizionalak behar duen formakuntza... edo guk geuk eratzen eta montatzen dugu, edo ez da inoiz izango benetan dantza tradizionalak behar duena. Hori da nire iritzia. Ojala, oker banago, eta proiektu honek gure beharrei erantzuna emango balie bi urteren buruan. Baina ez dut espero. Benetan. Eta sentitzen dut hala esatea, ezagututa zenbateko lana eta energia jarri den aukera honetan. Nire gaurko ikuspegitik, bide antzua da.

Utz diezaiegun antzerki eta dantza garaikideko munduetakoei euren proiektua gauzatzen, eta jar ditzagun gure indar guztiak dantza tradizionalaren ezagutza / sakontze / ikertze / formakuntza / transmisio beharrei erantzuna emango dien GURE proiektuan. Bila dezagun gure bidea.

Ea ba, Eibarko manifestua sinatu genuen guztiok... Benetan sinesten dugu sinatu genuena? Jar gaitezen bada serio demonio, baina denok.

"Aldarrikatzea?" Puffff... Ez dut espero goitik ezer etorriko zaigunik, ez badugu guk egina eta aho batez aurkezten.

Baina klaro. Erosoago da beste batzuk egitea (goitik), eta eginda ematea("Es ke Jaurlaritzak inposatu du"...), guk geuk eraiki baino, batez ere gu geu ez bagara gauza elkarrekin ados jarri eta egitasmo bateratua bultzatzeko. Bitartean, "beti penetan..."

Patxi Montero on Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

2014/09/24

Bai, ba. ZORIONAK, ondo merezita, eta eskerrik asko emandakoagatik!!

Patxi Montero on Thierry Malandain: "Hemengo kulturak hunkitzen nau"

2014/09/12

Bai erantzun zentzuduna, azken galderakoa!! Hobe hedatuago balego jarrera hori...
Patxi Montero

Patxi Montero

Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea

Plazako dantza tradizionalean espezializatua

Plazetan dantza gidaria

Herrixa Dantzan ekimenaren sustatzailea

dantzan.eus-en zale eta babeslea

www.herrixadantzan.eus


Babestu dantzan.com