Dokumentuaren akzioak
Dudakuak
Bolara batzuetan, olako burukizun batzuek izaten dira ta betiko rutinatik urtetziarren edo zelebratzen dira iñoiz barrikeri diran jaiak. Ori zan baile artakua be. Neska-mutil parejak bakarrik sartu zeikien. Bat azaldu zan takillara ta eskatu eban sarrrera bat.
— Bat bakarrik ezin geinke emon. Gaurko dantzia bikotxentzako da, ta bi artu biarko dozuz.
Ez eban beste erremedixorik euki, bi artu baiño. Pentsaurik, diru kontuko gauzia bakarrik izango zala, ta txartel bi artu ezkerok erabagita euala. Baña, atian ezetsen laga aurrera pasatzen.
— Nai ta nai ez, parejiakin etorri biar aiz. Gizonezkua emakumiakin.
— Ni, zelan baña? Etxaukat nobixarik eta.
— Ba, nobixia ezpada laguna, ta laguna ezpada arrebia. Baña, emakumeren batekin etorri bar aiz; naiz da amakin izan.
Asarre juan zan gure mutilla, baña bere artian esan eban: “Ondo dagok. Ori be bai? Ba, ikusiko juek ointxe zelako laguna ekarriko dodan”. Juan zan beste etxietara ta artu eban salgai egoten diranetako neska biurri bat. Apain-apain ipiñi erain zetsan emagalduari; baña axeri zarrari, ulia juanarren, antza ez. Beste barik, berakin azaldu zan baileko atera. Ate-zaiñak bere aginduak zituan, da ez-etsan nai laga sartzen.
— Zer dala-ta baña? Len ez destazu ba esan, neskaren bat ekarri biar nebala?
— Bai, baña nik nere aginduak ondo bete biar jitxuat, da emen ezin laikek sartu dudako neskarik.
— Dudakua?
— Bai. Ik dakarren ori dudakua dok.
— Dudakuak, or barruan darenak izango dira. Au jakiñekua da.
SAN MARTÍN, Juan: Eztenkadak, Kuliska sorta (57. zka.), Itxaropena argitaldaria, Zarautz, 1965.
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23