Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Montero

Orain arteko ekarpenak

Joseba Tapiaren 'Larreko eskolatik' liburuaz

2017/02/01

Azaroaren amaieran, Joseba Tapiak "Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak" liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburuaren aitzakian, Berria egunkariak Tapiari elkarrizketa argitaratu zuen, eta Dantzan.eus-ek bere Hemerotekan jaso . Nik gomendatu egin nuen [dantzan] pos...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

... eta batez ere, eskerrik asko!

2011/03/14

ZORIONAK!!!!!

... eta batez ere, eskerrik asko hor egoteagatik, eta eskaintzen duzuen guztiagatik. Behar zaituztegu. Behar zaituztet. Asko zor diot dantzan-com-i.

Imaginatzen, orain dantzan.com-ik gabe?

Aitzakia... nahi denean, nahi denerako. Elkartzeko, hitz egiteko, dantzan egiteko. Nire egutegiak ere hutsune gutxi, baina ahal izanez gero bertan izango naiz, jakina.

Dantza hau ikasi??

2011/02/22

Ez diot nik ikusten etorkizun handirik dantza honi; hemen erakusten den moduan behintzat ez (akaso eboluzionatuko du). Bolada baterako moda beharbada bai, baina ez zait iruditzen nahikoa tajuzkoa gure artean etorkizun sendorik izateko, ez badu forma aldatzen (beste manera batetan, izan liteke).

Esker mila!

2011/02/14

Nik ere berdin:

Esker ona aitortzeko modukoa da dokumentu interesgarri hauek guztion eskura jartzea. LP formatuan eta agortuta, apal zokoren batetan ahantz ez daitezen. Mila eta bimila esker!

iTunes eta ibaimusic.com

2011/01/14

iTunes-en ere badaude Amazoneko guztiak (edo gehienak). Azkenean, Agorila edo Elkar bezalako etxeetako fondoak daude bietan eskura. Eta beste batzuk ere bai. Nik sarritan jo izan dut iTunesera, eta nahi nuena aurkitu (eta ustekabeak ere bai) Bestalde, ibaimusic.com-en (Ibaizabal etxekoa) IZ etxea zenaren fondoko hainbat lan aurki ditzakegu, bestela lortu ezin direnak. Adibidez Txanbelaren bi lan; bertan dantzako hainbat pieza daude.

12.000 puntu lehenengoan!

2011/01/03

Zelako maila!! 12.000 puntu lehenengoan (1. urratsa). Akats bakarra eta 25 segundu soberan. Urrats guztiak gaindituz gero, zer? Dantzari titulua?

Ederra asmakizuna, eta didaktikoa. Eskerrik asko, Oier, Maite...!

Baina kontuz zer idazten duzuen: "aurreskua" akatsa da, "dulzaina" (t barik) akatsa da, atzo "LaKarra" (k-z) akatsa eman zidan... Segunduak soberan izanez gero, bigarren bueltan zuzendu behar.

Musika-dantza binomio beharrezkoa

2010/12/27

Jakina! Tradizionalean ere bai. Beharko luke. Interesgarria, eta interesgarriak ere agertzen diren musika eta dantza heziketako esperientziak.

Garaian garaikoa

2010/11/15

Garaian garaiko desafioak!! Sustrai beretik, eboluzio naturala. Ez dut testuingurua batere ezagutzen (nork - zergatik - zertarako - ondorena - ...). Beraz, ezjakintasun horrek eskatzen didan prudentziaz... baina gustatu zait.

Oso dantza ederra

2010/05/11

Izugarri gustatu zait Algara dantza taldearen koreografia hau, kanpoko (baina gertuko) doinu tradizionalak kanpoko eta hemengo urratsekin uztartuta. Benetan kohesio txukuna eta ederra!! Hau ere, dantza tradizionalaren alorreko sorkuntza da. Orain arte halako sasi-bapateko ekimenetan hip-hop, areto dantzak, latinoak... neuzkan ikusita, baina ez dantza tradizionala. Zorionak, Algara. Ederra.

e-maila non eman?

2010/04/28

Gogotsu hartu dut gonbitea, eta parte hartu nahi nuke. Baina... non eman behar da e-mail helbidea klub horretarako?

Eskerrik asko

2009/12/04

Jo! Eskerrik asko, Oier. Hauxe behar nuen. Informazio benetan praktikoa eta zinez estimagarria (ohi bezala).

Patxi M.

Patxi Montero

Patxi Montero

Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea

Plazako dantza tradizionalean espezializatua

Plazetan dantza gidaria

Herrixa Dantzan ekimenaren sustatzailea

dantzan.eus-en zale eta babeslea

www.herrixadantzan.eus


Babestu dantzan.com