Euskal-dantzan haurrekin: begirada eta praktika eraldatzeko saiakera

2024/07/01
Euskal-dantzan haurrekin: begirada eta praktika eraldatzeko saiakera

Egitasmo pedagogiko sakona abiatu nahi dugu, haurrekin euskal-dantzaren bidean proposamen eraldatzaile bat eraikitzen hasteko, bai begiradan, baita praktikan ere. Horretarako, ikertu, jaso, saiatu, partekatu...

Talde pilotuak beharko ditugu. Talde edo dantza-irakasleren bat abentura pedagogiko honetan parte hartzeko prest? Jakinmina piztu badizu, helbide honetara idatzi: herrixadantzan@gmail.com

Helburuak:

  • Haurrengan euskal-dantzarako sentipen gustagarria piztu eta elikatzea
  • Transmisioa: euskal-dantzaren kodeak ezagutu eta bereganatzea

Baldintzak:

  • Irakaslearen / arduradunaren begirada eta sentipena
  • Irakaslearen / arduradunaren iraunkortasuna: Bide honek hainbat urteko jarraipena beharko du; horregatik, egitasmorako ez dira interesgarriak izango ikasturte bakarrean edo oso gutxitan jardungo duten irakasleak.