Dokumentuaren akzioak
Hernio: fandangoa 2009
  
    
      
  
    
  
  
    2011/12/12 10:00
    
  
Ernioko erromeria iraileko igandeetan ospatzen da. 2009an hartutako irudi hauetan Xabier Alberdi "Zabale" trikitilariaren doinura fandangoa dantzan ari dira bi gizon. Youtube, JuanKruzIzagirre1.
Etiketak
            Jarri bideo hau zure webgunean
          
          
        
            Deskargatu
          
          
        Dokumentuaren akzioak
    
  
      
      
                  
 

Aipamen batzuk egin nahi nituzke honen aitzakian:
- Zein gutxi ikusten den gaur egun bi gizonezko soltean, dela oilar-jokoan, dela jolasean, edo beste barik. Hori ere bada solteko dantza. Zein ederra den... bideoan duzue adibidea.
- Zer naturaltasun, irekitasun eta bizitasun galdu den herri-dantzaren akademizazioaren bidetik, ohiko duen urrats estandarizatuen moldean.
- Joseba Tapia trikitixarako "larreko eskola" edo "larreko musika" aldarrikatzen ari den bezala, nik ere uste dut "larreko dantza" zaindu eta sustatu beharrean gaudela, herri-dantzarako gutxienez, berandu baino lehen.
Zer dagoen jokoan? Ba ikusten duzue: besteak beste, askatasuna, jolasa, bizitasuna, freskotasuna, ludikotasuna... grazia!! Eta aniztasuna, eta aberastasuna... Eta jakina, ez sueltoko dantzarako bakarrik...