Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Hernio: fandangoa 2009

Dokumentuaren akzioak

Hernio: fandangoa 2009

2011/12/12 10:00

Ernioko erromeria iraileko igandeetan ospatzen da. 2009an hartutako irudi hauetan Xabier Alberdi "Zabale" trikitilariaren doinura fandangoa dantzan ari dira bi gizon. Youtube, JuanKruzIzagirre1.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2017/09/20 12:28
Zein ederra, adierazgarria eta interesgarria den bideo hau (aspaldi ezagutzen nuen, YouTuben). Eskerrik asko dantzan.eus-en argitaratzeagatik.

Aipamen batzuk egin nahi nituzke honen aitzakian:
- Zein gutxi ikusten den gaur egun bi gizonezko soltean, dela oilar-jokoan, dela jolasean, edo beste barik. Hori ere bada solteko dantza. Zein ederra den... bideoan duzue adibidea.
- Zer naturaltasun, irekitasun eta bizitasun galdu den herri-dantzaren akademizazioaren bidetik, ohiko duen urrats estandarizatuen moldean.
- Joseba Tapia trikitixarako "larreko eskola" edo "larreko musika" aldarrikatzen ari den bezala, nik ere uste dut "larreko dantza" zaindu eta sustatu beharrean gaudela, herri-dantzarako gutxienez, berandu baino lehen.

Zer dagoen jokoan? Ba ikusten duzue: besteak beste, askatasuna, jolasa, bizitasuna, freskotasuna, ludikotasuna... grazia!! Eta aniztasuna, eta aberastasuna... Eta jakina, ez sueltoko dantzarako bakarrik...
2017/09/21 09:24
Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.