dantza-soltea etiketa duten bideoak

Añorga: Karmenak 2024 Oilasko biltzea

Dantzan hasi dira aurten ere Karmengo Amaren festak Añorgan. Azken hamarkadan egitarauko lehen jarduera da oilasko biltzea. Guztira, adin guztietako berrogeita hamar bat lagun aritu dira dantzan, musika jotzen edota bertsotan. Fandangoa eta arin-arina dantzatzen dira, eta nahi duen orok har dezake parte. Bisita jasotzen duten baserri eta etxeetako familiek estimu handiz hartzen dute bisita, jan-edan ugarirekin eskertuz. Zenbait urtetan egin gabe egon ondoren, 2012an ekin zioten añorgatarrek ...