Dokumentuaren akzioak
Segidillan dantzan
Dantza soltean, las de la prima deritzen segidilla parranden erritmora, ari dira irudiotan Huercal-Overako (Almeria) errepide nazionaleko España tabernan. Pedro Navarro Montalban "el Perea" eta inguruko emakume bat dira dantzariak eta Jose Maria Lasso Perez "el Cojo de Henares", Juan Gazquez Romera "el Carujo" eta Pepe Torrente Hernandez, aldiz, musikariak. Lehenak gitarra jotzen du Isabel Hernandez Mendezekin batera abesten duen bitartean, eta beste biek biolina jotzen dute. Irudien amaieran dantza soltearen dinamikotasuna nabari egiten da, bikoteak gehitu eta aldaketa eta dantzara irteteko eskaerak gertatzen dira. Espainiako hego-ekialdeko musika eta dantza tradizionalari buruzko bilketa lan handia egiten dihardu Manuel Sanchez Martinezek eta bere hainbat lan Memorias de la tradición blogaren bidez sareratzen ditu. Segidillan dantzan 1993an. YouTube: Manuel Sanchez Martinez, 2014-06-30.
Dokumentuaren akzioak