1993 etiketa duten bideoak
Andoain: San Juan 1993 axeri-dantza
Andoainen 1993an Ikerfolk elkarteak grabatutako axeri-dantza. Hogeita bi dantzari ari dira dantzan eta denen gidari, Juantxo Arregi, kapitaina. Azeri-dantza 1974. urtean berreskuratu zuen Andoaingo Lizar Makil dantza taldeak, Adunako bi gizoni esker (Altzarteko David Zabala eta Serorategiko Faustino Sorondo), garai batean beraiek nola dantzatzen zuten oroitzen baitziren. Behin berreskuratuta, 1974. urtean dantzatu zuten lehen aldiz, Adunan, Lizar Makil dantza taldekoek. Hurrengo urtean, 1975. ...