Dokumentuaren akzioak
Añorga 2018 oilasko biltzea
2012an ekin zioten berriz ere añorgatarrek baserriz baserri oilasko biltzeari. Puska-biltzeko ohiturak etena izan zuen, parranda amaitzeke gaupasa egunean irteteko ordutegiarekin, gero eta lagun gutxiago ateratzen zirelako. Datari buelta eman, eta koadrilen egunean, Karmen festetako lehen egunean alegia, indarrez beteta ekiten diote ibilbideari goizeko 8:00etan. Fandangoa eta arin-arina dantzatzen dituzte añorgatarrek etxez etxe, eta 2018an dantzok okasiorako ikasten aritu dira hainbat auzotar, Xabier izena jarri dioten dantza-taldean. Oilaskorik ez dute biltzen dagoeneko, baina mokaduz mokadu egiten dute bidea, eguerdian Añorgako herrigunera iritsi arte. Irudiak: Gari Otamendi. Oilasko-biltzea, Añorga, 2018-07-07.
Etiketak
- oilasko-biltzea
- tokian-tokikoa
- kuestazioa
- anorga
- tradizionala
- dantza-soltea
- arin-arina
- 2018
- gipuzkoa
- fandangoa
Dokumentuaren akzioak