Dokumentuaren akzioak
Puerto Lumbreras: Baile de parrandas 2001
Tabernetan dantzak desagertu, baina haien jarraipean adinekoen egoitzetan dagoela ohartuta, kamera hartu eta zaharren egoitzetara jo du Manuel Sanchez Martinez nekaezinak. Murtzian, Puerte Lumbreras-en, jubilatuen egoitzan parranda dantzen segida ederra grabatu zuen 2001eko abenduaren 20an. Erdiko parrandak edo peretak (seguidillen aldaera bat) nagusi ziren bertan, eta musikoak segida luzetan aritu ziren horiek jotzen. Henares-eko (Lorca) kuadrilla ari da musika jotzen. Talde handia da, eta hori tabernetan ez zen ohikoa izaten, baina Eguberriak gertu izanak kuadrilla handia elkartu ziren. Musikariak albo batean ageri dira, ikusleak dantza-tokiaren inguruan, borobilean eserita, eta dantzariak txandaka erdira etorriz eta dantzatuz. Ez daude bi dantzari berdin, eta emakumeak ageri dira gehienetan urratsak markatzen, eta gizonezkoak haiei segika. Puerto Lumbreras, baile de parrandas, Manuel Sanchez Martinez, 2001-12-20.
Dokumentuaren akzioak