Hemen zaude: Hasiera Bideoak Zarautz: Dantza soltea 1952

Dokumentuaren akzioak

Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/19 11:40

Zarauzko Musika plaza, 1952. Dantza soltean ari dira dantzari gazteak plazako taulagainean. Jendetza inguruan dantzarien laneri adi-adi begira. Bikote bat ikusi daiteke lehenengo dantzan. Gero lau bikotek hartzen dute agertokia eta denek batera egiten dute dantza, txapelketa bat edo erakustaldi bat izan daiteke agian. Irailaren 22ko No-Do-ko irudi hauek uda Zarautzen pasatu zutenak agurtzeko egindako festa bateko irudiak dira. Zarautz, dantza soltea, RTVE, Filmoteca Española, 1952-09-22.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2015/11/19 23:36
Ia seguru esango nuke irudi horiek Zarauzko Euskal Festetakoak direla. Garai horretan indar handia izan zuten dantza-suelto txapelketek Euskal Festetan, eta Zarautzen sortu berria zen Irrintzi dantza taldearen izenean ere aurkeztu izan ziren bikoteak txapelketa horietara; 1953an, esaterako, talde horretako Anjel Gereka eta Izaskun Garrastazu izan ziren irabazleak, eta jaso genuen horren argazki bat ere Xabier Alberdi lagunak eta biok idatzitako "Zarauzko Folklorea" liburuan, bideoko irudiak bezala Zarauzko Musika Plazan hartuak (ikus 332-337 orrialdeak).

Testuan egiten duzuen erreferentzia, alegia "uda Zarautzen pasa zutenak agurtzeko egindako festa" zela, oso ohikoa izan zen Zarauzko Euskal Festen sorrera esplikatzeko (alegia, festa hori sortu zela, 1924an, Zarauzko beraneante aberatsei gure kultura ezagutarazteko eta udako azkeneko festa egiteko, irailaren 9an, Arantzazuko Amaren eguna aprobetxatuz). Bideoaren data irailaren 22koa izanik, ez zait iruditzen duda handirik dagoenik. Konturatuko zineten, baita ere, jende asko dagoela garaiko "baserritar" jantziarekin ikusleen artean.

Esanak esan, dokumentu ederra da berriro ere eskaini diguzuena, nik behinik behin jasoko dudana nire artxiboan. Eskerrik asko,

Xabier.
2015/11/20 14:28
Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.