Orain arteko ekarpenak
2006/08/06
Uztailaren 25ean abiatu ginen Portugaleruntz, oraindik ere San Ferminetako bestondoa gainean genuela. Portorainoko bidaia arazorik gabe egin genuen baina hirira sartzerakoan, ia ordu t'erdi kosta zitzaigun Escola d'Areosa izeneko ikastetxea (gure ostatua) topatzea. Afaltzeko astirik ere ia ez genuen...
2006/07/18
San Ferminak parrandarako garaia izaten dira, baina badira betebeharrak dauzkatenak lagunak ere. Parrandak eta betebeharrak uztartzen duenik ere bada, tartean gu. San Ferminetako lehen ekitaldia izaten da uztailaren 6ko Foruen Plazako dantza jaialdia. Bertan, Iruñeko eta Iruñerriko dantza talde g...
2006/07/17
San Ferminetako bestondotik guztiz sendatu gabe, heldu den uztailaren 25ean Portoruntz (Portugal) abiatuko gara, bertako XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzeko. Uztailaren 25etik 30era bitartean iraunen du jaialdiak eta Porton ezezik, gertuko beste herrietan ere dantzan eginen dugu ta...
2006/06/20
*OHARRA: Iruñeko Udalak jarritako baldintza zorrotz eta oztopoak medio, Ahari taldeak erabaki du biharko antolatutako ekitaldiak bertan behera uztea. Hartara, tamalez, gure emanaldia ere bertan behera geratu da. ________________________________________________________________ Helduko diren emana...
2006/06/07
Iñakiren eskaerari jarraikiz, hona hemen heldu diren Dugunaren dantza saioak: Noiz: Ekainaren 18an
Non: Deikaztelun.
Ordua:12:45
Noiz: Ekainaren 23an.
Non: Iruñeko Donibane auzoko suetan
Ordua: 00:00
* Bertan behera
Noiz: Ekainaren 25ean
Non: Auritzen
Ordua: 12:30
...
2006/06/07
Atzo karrikaratu zuten aurtengo San Ferminetako egitarau ofiziala eta bertan badira euskal dantzarekin zerikusirik duten ekitaldiak. Iruñera etorriko zaretenondako probetsugarri izan daitekeelakoan... Uztailaren 6an, Txupinazoaren osteko lehen ekitaldia izaten ohi da Folklore Jaialdia. Foruen Pla...
2006/06/02
Orain arte blog xumea zen hau, dantza taldeko kideondako komunikazio (in-komunikazio?) bide. Dantzan.com-eko lagunek ordea gonbitea egin ziguten, bloga hona pasa genezan, baita gonbidapena onartu ere.
Hemendik aitzina pixko bat gehiago zaindu beharko ditugu itxura eta edukiak. Orokorrean...
2006/05/10
Sarean dago Gipuzkoako Dantzak, Gipuzkoako dantzei buruzko informazio zabala, argazkiak, bideoak, azalpen historikoak, deskribapenak, eta dantza horiek hobeto ezagutzeko eta dantzatzeko material argigarria eskaintzen duen webgunea. Elgoibarko Haritz EDT aren eta Elai-Alai Fundazi...
2006/05/02
Egun polita pasa genuen Baigorrin (aurten behintzat ez zuen euririk egin eta dantza emanaldia egin ahal izan genuen). Hementxe arratsaldeko saioko hainbat argazki (zuek gehiego izatekotan bidali Aritzi, otoi). Argazkiak
...
2006/05/01
Dantzariondako ezinbesteko erreferentzia bilakatu da dantzan.com webgunea. Orain gainera, itxuraldatuta datorkigu eta sail berri eta interesgarriekin. Oier Araolazak Sustatu n dioenez, "oro har, aurrekoak zituen osagai guztiak biltzen ditu dantzan.com berriak: albist...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!