Orain arteko ekarpenak
2006/01/02
Aurrekoan zalantza izan genuen aurtengo ihauterien datari buruz. Gogoratu nuen dantzan.com -en horri buruzko lotura interesgarri bat zegoela eta hemen jartzea okurritu zait. Ihauterien datez gain Aste Santukoak, Korpus egunekoak eta beste agertzen dira. Oso erabilgarria. Noiz di...
2005/12/28
Badakit goizegi dela (ongi pentsatuta ez), baina beste batzuetan bezala "zezenak" harrapa ez gaitzan, Santa Agedari buruzko mezua jartzea bururatu zait. Ez dakit zuek, baina ni nazkatuta nago urtero abesten ditugun kantekin, ez baitute deus ikustekorik Santa Agedarekin (batzuk ba...
2005/12/23
Olentzerorako erabiltzen ditugun arropak ikusita ("secci��n femenina" ematen dugu, denok igual-igual jantzita, batez ere mutilak), hona hemen argazki itxurako eredu batzuk, zuen modelitoak aldatzen joateko (Lokalean argazki aaaaaaaasko daude, interesa duenarendako). Talde argazkiak...
2005/12/21
Egun gutxi falta dira Olentzero ospa dezagun berriz. Mendillorrira joanen gara, Iruñeko Olentzerora edo gure auzokora,... baina jakinen al dugu benetan zer ari garen ospatzen? Hemen ohartxo batzuk Olentzeroren inguruan: -Olentzero zer den galdetzen badigute gutako %99k erant...
2005/12/12
Urdi��arbek emango ditu 2006ko maskaradak Urdi��arbe-ko herriak emango ditu maskaradak aurten Zuberoan. Zehaztu da 2006 urtean zehar Urdinarbeko herriak eskainiko dituen maskaraden egutegia eta 2006ko urtarrilaren 8an izango da lehen agerraldia U...
2005/11/30
Olentzero gain-gainean dugu. Herri honen ohiturak ahalik eta modu duinean mantentzeko dugun erantzunkizunari erreparatuz, Eibarko lagun batek idatzitakoa ekarri nahiko nuke gurera. Hementxe Azkenaldian jantzi ezberdin eta landuagoak plazaratzeko ohitura osasungarria hedatzen ar...
2005/11/30
Eguraldiak atzoko eguna izorratu zigun neurri batean. Prozesiorik ez zen izan (San Zernin-en irudiak ez zuen kaleko freskura pairatu behar izan) eta udaletxetik San Saturnino elizara dauden 75 metroak baino ez genituen egin. Gerorako prestaturik genuen dantza saioa ere bertan behera utzi behar iza...
2005/11/08
Jakinen duzuen bezala, (eta ez badakizue, horretarako da mezu hau) San Saturnino egunez ospatzen dugu taldearen urteurrena -1949ko azaroaren 29 hotz batean eman zituen lehen dantza pausoak-. Urtero (ia urtero) aldizkari moduko zeozer karrikaratzen dugu egun horretarako, azken 365 eg...
2005/11/07
Berandu bada ere blogean bagoaz gauzatxoak pilatzen. Oskiak Nafarroa Oinezeko argazki hau bidali dit "Dugunako nesken kategoria" (sic) ikus dezan jende guztiak. Hortxe ezker-eskuin, goitik hasita: Oskia, Amaia, Leonor (ah ze putada egin dioten Zarzuelan), Maider, Maitane,-eta behean- Ainar...
2005/10/23
Urtero bezala, Anaitasuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Ezkaba mendiko igoeran parte hartu dugu. Mendi puntaraino ez gara igo, baina gure txistulariek martxa ireki dute goizean goizik. Ondoren, menditik bueltan, dantza taldeko txikienek dantza saioa eskaini diete gaurko mendi...