Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Pariserat banüazü...

Dokumentuaren akzioak

Pariserat banüazü...

Opilaren egitera ez, baizik eta dantzara goaz Pariserat.

Aurten Parisko Eskual Etxeak 50. urteurrena ospatuko du eta horren karietara, bertan dantza egitera gonbidatu gaituzte bertako kideek. Normalki, Nafarroaren egunarekin besta berezia egin izan dute urtero, eta aurten, urteurrena egun horrekin bat egitea nahi izan dute Parisko eskualdunek.

Abenduaren 2an izanen dugu emanaldi nagusia arratsaldeko 19:45etan. Ordu erdiko bi saio eginen ditugu (tartean 15-bat minutuko atsedenaldia). Igandean, Xabierko Franzisko Deunaren egunez (euskararen egunez), eginen duten Euskal-mezan ere parte hartuko dugu.

Hona hemen egitarau osoa:

  • Abenduak 1, ostirala: 
    • 19:45 Euskal musika tresna tradizionalen kontzertua (Alboka, txistu, txalaparta eta gaita - Iruñeko gaitariak ere izanen dira bertan).
  • Abenduak 2, larunbata:
    • 10:00etatik aitzina: Euskal produktuen azoka
    • 10:00 Rugby partida, Pablo Neruda stadium-ean
    • 13:00 Aperitifa eta bazkaria.
    • 16:00 Haurrendako Euskal ipuinak, Euken Ostolaza-ren eskutik.
    • 18:00 Kantaldia Amaia  Riouspeyrous eta  Erramun  Martikorenaren eskutik.
    • 19:45 Euskal dantzak Duguna Dantza Taldearen eskutik.
    • 21:00 Afaria
    • 23:00 Dantzaldia Aistrika taldearekin.
  • Abenduak 3, igandea
    • 11:00 Euskal meza
    • 12:30 Liburutegiaren inaugurazioa
    • 13:00 50 urteurreneko bazkaria

Informazio gehiago


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.