Dantzari txikiak Alegria de Iruña Peñaren Euskal astean
Txikien dantza taldea ere badugu eta nahi baino gutxiago erreparatzen diogu txoko honetan. 80 bat haur ditugu bertan, 7 urtetik 14 urtera bitartekoak.Pasa den apirilaren 14ean emanaldia izan zuten Alegria de Iruña peña-ren Euskal Astea-ren baitan. Alegria de Iruña San Fermin-etako peña horietako bat da. Uztaileko egun ero horietan izaten dute lanik handiena, baina urtean zehar ere egiten dituzte beste hainbat iharduera. Horien artean euskal astea.
Emanaldi luzexka izan zen: Bera-ko makil-dantzak, Matelota, Iribas-ko ingurutxoa, Jaurrieta, Hegi, Iruñeko jota, Ai urdea, Arku-dantza, Gorulari eta Luzaideko dantzak.Txikiek dantzan egiteko gogo handiak zituzten eta hori da garrantzitsuena.
Argazki guztiak hemen.