Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak dantzak San Ferminetan

Dokumentuaren akzioak

dantzak San Ferminetan

2006/06/07 17:35
Atzo karrikaratu zuten aurtengo San Ferminetako egitarau ofiziala eta bertan badira euskal dantzarekin zerikusirik duten ekitaldiak. Iruñera etorriko zaretenondako probetsugarri izan daitekeelakoan...

Uztailaren 6an, Txupinazoaren osteko lehen ekitaldia izaten ohi da Folklore Jaialdia. Foruen Plazan 13:30tan. Parte hartuko dute Eguzki Eder, Iruña Taldea, Mikelats, Ortzadar, Amaiur, Duguna, Harizti, Larratz, Oberena, Txori Zuri, Ardantzeta eta Muthiko Alaiak taldeek

Egunero-egunero saioa izaten du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Autobus geltokitik ateratzen da: uztailaren 6an arratsaldeko 17:00etan eta gainontzeko egunetan goizeko 09:30etan.

Horrez gain uztailaren 7, 8, 10, 11 eta 13 Media Luna parkean Dantza egiteko musika egonen da (trikitilariak, fanfarreak,...) eguerdiko 12:30etan.

Media Luna parkean bertan eta uztailaren 7an, Tapia eta Leturia izanen dira bere erromeriarekin 00:00etan.

Eguneroko galdu-ezinezko zita da 21:00etako dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Honetaz guztiaz gain, 7ko prozesioaren eta 14ko zortziurrenaren ondotik, Iruñeko Udal dantzariek saioa eskaintzen dute udal plazan.

Hala ere, egitarau ofizialetik kanpo egon ohi dira eskaintzarik erakargarrienak eta horien artean ere izanen dira euskal-dantzekin zerikusia dutenak. Horien berri izatekotan, utzi erantzuna, lasai.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.