XXVI Festival Internacional de Folclore da Cidade do Porto
Uztailaren 25ean abiatu ginen Portugaleruntz, oraindik ere San Ferminetako bestondoa gainean genuela. Portorainoko bidaia arazorik gabe egin genuen baina hirira sartzerakoan, ia ordu t'erdi kosta zitzaigun Escola d'Areosa izeneko ikastetxea (gure ostatua) topatzea. Afaltzeko astirik ere ia ez genuen izan, gau horretan baikenuen lehen dantza emanaldia. Han ezagutu genituen gainontzeko dantza taldeak:
Ballet Folkórico Simyonov (Serbia), Sesvetska Sela Folk Dance Group (Kroazia), Grupo de danza Folklórica Xochipilli (Mexiko) eta Yi Tzy Folk Dance Troupe (Taiwan). Nallihan Folk Dance Group-eko Turkiarrak hurrengo egunean heldu ziren.
Rancho Folklórico de Paranhos Portoko dantza taldeak antolatzen du jaialdia. Egia esan, nahiko jaialdi arina antolatu zuten. Egunik "gogorrenean" 20 minutuko 2 emanaldi egin behar izan genituen Porton eta Silvalde izeneko herrian. Gainontzekoetan 15-20 minutuko dantza emanaldi motzak. Horrek, prestatutako dantzetako batzuk baztertzera eraman gintuen, baina tira. Hauxe izan zen Porton aurkeztutako errepertorioa: Baxe Nafarroako ihauterietako dantzak, Jaurrietako Neska-dantza, Tuterako Jota, Iribasko Ingurutxoa, Auritzeko Ingurutxoa, Batelerak, Zuberoako maskaradetako dantzak, Gipuzkoako Ezpata-dantza, Zinta-dantza eta Boastitzea, Uztai-txikiak, Iruñeko Jota, Lesakako Bordon-dantza eta ahaztuko zaigun besteren bat.
Harremanik handiena Turkiarrekin egin genuen. Horren erru handia Mustafa-rena izan zen. Mustafa Turkiako musikarietako bat zen eta lehenengo egunerako kasik aspaldiko laguna zirudien. Kroaziarrekin ere ongi moldatu ginen.
Lan eta buru-hauste handiak dakartza horrelako bidai baten prestaketak, baina gehienetan merezi du. Taldeko kideek lan txukuna egin dute Porton (Zorionak!), beste herrialdeetako lagunak egin ditugu eta onik heldu gara etxera. Ez da gutxi.
Bidaiko argazkiak hemen ikus ditzazkezue.
Ballet Folkórico Simyonov (Serbia), Sesvetska Sela Folk Dance Group (Kroazia), Grupo de danza Folklórica Xochipilli (Mexiko) eta Yi Tzy Folk Dance Troupe (Taiwan). Nallihan Folk Dance Group-eko Turkiarrak hurrengo egunean heldu ziren.
Rancho Folklórico de Paranhos Portoko dantza taldeak antolatzen du jaialdia. Egia esan, nahiko jaialdi arina antolatu zuten. Egunik "gogorrenean" 20 minutuko 2 emanaldi egin behar izan genituen Porton eta Silvalde izeneko herrian. Gainontzekoetan 15-20 minutuko dantza emanaldi motzak. Horrek, prestatutako dantzetako batzuk baztertzera eraman gintuen, baina tira. Hauxe izan zen Porton aurkeztutako errepertorioa: Baxe Nafarroako ihauterietako dantzak, Jaurrietako Neska-dantza, Tuterako Jota, Iribasko Ingurutxoa, Auritzeko Ingurutxoa, Batelerak, Zuberoako maskaradetako dantzak, Gipuzkoako Ezpata-dantza, Zinta-dantza eta Boastitzea, Uztai-txikiak, Iruñeko Jota, Lesakako Bordon-dantza eta ahaztuko zaigun besteren bat.
Harremanik handiena Turkiarrekin egin genuen. Horren erru handia Mustafa-rena izan zen. Mustafa Turkiako musikarietako bat zen eta lehenengo egunerako kasik aspaldiko laguna zirudien. Kroaziarrekin ere ongi moldatu ginen.Lan eta buru-hauste handiak dakartza horrelako bidai baten prestaketak, baina gehienetan merezi du. Taldeko kideek lan txukuna egin dute Porton (Zorionak!), beste herrialdeetako lagunak egin ditugu eta onik heldu gara etxera. Ez da gutxi.
Bidaiko argazkiak hemen ikus ditzazkezue.